Covid-19 izurritearen uhina munduan zabaldu eta burtsetaraino iritsi da

  • Txinan hildakoen kopuruak hazi eta munduan zehar pixkanaka zabaldu arren Covid-19 gripe txinatarraren astindurik ez zen asteotan nabari munduko burtsetan eta horixe zen zenbait aditurentzako izurritea kontrolatzeko bidean egon zitekeela sinesteko argudioetako bat, ez baita ezer beldurtiagorik dirua baino, ziotenez. Astelehen honetan, otsailak 24, kutsadura eta hilen kopuruak Hego Korea eta Italian handitzearekin batera egin dute behera burtsek.

Covid-19aren biktimen estatistika 2020ko otsailaren 24an, eguerdiko 13:03an. (Irudia: Johns Hopkins institutua)

2020ko otsailaren 24an - 13:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Astelehen goiza %2 eta gehiagoko galerekin hasi dute mundu osoko burtsek. Italian MIB indizeak %4 galtzen zuen, Espainiako Ibexak %3,Paris, Londres eta Frankfottekoek ere %3 galtzen zuten... Asiako burtsek tonu bera eduki dute goizean eta arratsaldean ikusiko da AEB eta Kanadakoek zein joera hartzen duten. Petrolioari dagokionez, Brent upelak portzentai bereko merketzea jasan du goizean zehar.

Europari dagokionez, burtsen jaitsierak iradokitzen du inbertsiogile handiak hasi direla kontutan hartzen Covid-19 koronabirusak konpainia eruroparrei ere kalteak eragingo dizkiela beren emaitzetan. Azken hilabeteetan deigarria zen, zenbait aditurentzako, burtsek beren gorakadari nola eusten zioten gero eta nabarmenagoa zen arren munduko ekonomiaren hazkundea moteltzen ari zela. Orain motelaldiari koronabirusak eragindako lurrikara gehituko zaionean, ikusi beharko da ondoko egunetan zein joera hartzen duen diruak, batik bat kontutan hartuta edozein krisi berriri aurre egiteko dagoeneko tresna mugatuak dauzkatela banku zentralek eta agintariek, aditu honek iradoki duen moduan:

 

Bizkitartean, Johns Hopkins institutuaren kontabilitatean Covid-19 koronabirusak orain arte (otsailak 24, eguerdiko 13:03) hildakoak 2.626  dira eta kutsatuak ia 80.000. Txinan lanak dituzte, berrogeialdiak eta eskualde osoen blokaketak gora behera, izurriteari hesiak jartzen baina munduan zehar zabaltzen jarraitu du bitartean birusak. Irandik zabaldu diren datuak konfirmatu barik ere (zenbait iturrik 50 hildako aipatu ditu, agintariek errapostu egin dute kopurua dozena batera mugatuz), Ipar aberatseko herritarren artean benetan kezka zabaldu dutenak Italiako (4 hildako, 215 kutsatu) eta Hego Koreako (8 hildako, 833 kutsatu) datuak izan dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.