Deskonfinamendua hastearekin batera, azken egun hauetan telebistako albistegietan mezu eta istorio baikorrak ugaritu dira. Gure gizartearen alde baikor eta gizatiarrena erakutsi nahi izan digute. Hala ere, krisi honetan bakoitza den modukoa dela ikusi dugula uste dut, are eta nabarmenago, alegia. Alde batetik, bai, ikusi dugu osasun arloko kolektiboa heroien moduan lanean bizitzak salbatzen, haien bizitzak arriskuan jarrita. Era berean, behar gehien dutenei laguntzeko gure herri eta auzoetan boluntario sarea antolatuak ikusi ditugu, jende nagusiari erosketak egiten, ezer ez duten familiei jatekoa eramaten, telefonoz hitz egiten bakarrik daudenekin, edo maskarak egin eta banatzeko lanetan. Beste aldetik baina, ikusi ditugu Aste Santuan edo asteburuetan, eguraldi ona aprobetxatu eta oporretan joan nahi izan dutenak; polizia gehiegikeriak; gure herri eta auzoko dendak itxita dauden bitartean Amazonen bitartez erosten egon direnak; balkoietako zelatariak; eta, baita, osasun materialarekin espekulatzen ibili direnak eta, gainera, akastun materialak ere bidali dutenak, osasun langileak kutsatuz.
Antzeko zerbait gertatzen da munduko azken krisien ondorioak errepasatzen baditugu ere. Horrela, 1918an, gripe epidemiaren ostean, Europako herri askotan osasun sistema publikoak sortu ziren. 1929ko porrota eta Munduko Bigarren Gudaren ondorioz, gaur egungo ongizate-estatuaren oinarriak jarri ziren. Hala ere, 2008ko krisi finantzariaren ondorioa herrialde gehienetan eman den prekarietate eta ezberdintasun igoera izugarria izan da, horrela, munduko aberastasun gehiena gutxi batzuen esku geratu delarik
Horregatik, orain, pandemia osteko gizartea zelakoa den aurreikusten ari garela, hausnarketa hauek zuekin konpartitu nahi ditut.
"Lehenengo aldatu behar duguna, helburua da. Ezin dugu bizi gehiago edukitzeko. Urtero gehiago irabazteko eta gutxiago ordaintzeko. Halaber, ezin dira enpresen emaitzak izugarri hazi eta zerga gutxiago ordaindu. Alternatiba, hobeto bizitzea izan daiteke"
Lehenengo aldatu behar duguna, helburua da. Ezin dugu bizi gehiago edukitzeko. Urtero gehiago irabazteko eta gutxiago ordaintzeko. Halaber, ezin dira enpresen emaitzak izugarri hazi eta zerga gutxiago ordaindu. Alternatiba, hobeto bizitzea izan daiteke. Batzuetan, horrek, urte gehiago bizitzea esan nahiko du. Kontutan hartu behar dugu Sahara azpiko Afrikako hainbat herrietan bizi itxaropena 50 urtekoa dela, gurea baino 30 urte gutxiagokoa, hain zuzen ere. Baina beste kasu batzuetan, gurean, ezberdin bizitzea esan nahiko du. Era jasangarriagoan, natura errespetatuz eta ez bakarrik gugan pentsatuz. Eta, horrek, nahita ez ekarriko du gutxiago kontsumitzea eta gutxiago bidaiatzea. Helburu berri honetarako, BPG ezin da izan adierazlea. Horren alternatiba moduan, munduko zoriontasunaren txostena bururatzen zait, arlo ezberdinak aztertzen dituena tartean askatasuna, osasuna, korrupzioa… edo behintzat Giza Garapen Indizea, gutxienez bizi itxaropena, hezkuntza maila kontutan hartzen dituena BPGrekin batera.
Hobeto bizitzeak, inor atzean ez uztea esan nahi du. Garapen Jasangarriaren Helburuen leloak dioen moduan. Eta horrek esan nahi du, ez aparkatzea gure nagusiak zahar etxeetan, gure ume txikiak haurtzaindegietan eta gure gazteak eskola eta ikastoletan, gu helduok ekoiztera joan ahal izateko. Horrek esan nahi du, zaintzen lehentasuna berreskuratu behar dugula, gure gizarte berriaren oinarria izateko. Inor atzean ez uzteak, eredua aldatu behar dugula esan nahi du, biolentzia eta jazarpenengatik munduan 50 miloi pertsonak bere etxetik alde egin behar ez izateko. Baina, baita ere esan nahi du, ezin dugula onartu munduan 800 miloi pertsona gosez izatea, eta urtero goseak 2 miloi pertsona baino gehiago hiltzea.
Gizarte berriaren oinarria giza eskubideak izan behar dira. Krisi hauetan beldurragatik ahaztuta egon diren eskubideak. Lehentasuna beraz, eskubideen nagusitasuna berreskuratzea izan behar da, era horretan, hurrengo krisialdian eskubide horiek ez dituzte murriztuko gutxieneko berme juridikoak errespetatu barik.
"Bizitza berri hau zientzialariek pandemia garaian aurrerapausoak eta ikerketak elkar banatzeko erabilitako ereduari jarraituz eratu beharko genuke. eta ez politikarien eredua erabilita"
Eraiki behar dugun gizarte berriaren protagonista emakumea izan behar da. Nabari geratu da osasun krisia hobeto kudeatu duten herrialdeen agintariak emakumezkoak direla. Orduan zergatik hain emakume gutxi herrialdeen goi agintari moduan? Zergatik hain gutxi enpresa eta kooperatiben agintean? Guztion lana da aldaketa hau sustatzea gizartearen beraren onurarako.
Bizitza berri hau zientzialariek pandemia garaian aurrerapausoak eta ikerketak elkar banatzeko erabilitako ereduari jarraituz eratu beharko genuke. eta ez politikarien eredua erabilita. Eta ez naiz, Bolsonaro edo Trumpi buruz bakarrik ari. Gertuago ere, liskarrak ikusi ditugu agintea nork hartu behar duen erabakitzeko, pandemiari aurre egiteko eta deskonfinamendua antolatzeko eredua dela eta. Hots, ezintasuna nabaria izan da elkarrekin erabakitzeko eta ondorioz, herri bakoitzak eredu ezberdina ezarri izan du.
Garai berriko enpresa eredua ez dugu asmatu behar. Gehien daukanak agintzen duen ereduaren aurrean, kooperatibak aberastasuna era zuzenean banatzeko eredua eskaintzen du. Non pertsona bakoitzak boto bat duen, non elkartasuna, ekitatea, berdintasuna, demokrazia, auto ardura eta auto laguntza diren balore nagusiak. Eta non komunitatearekiko konpromisoa oinarri bat den hasierako Rochdale aitzindarien garaitik. Arizmendiarrietak esan zuen moduan erronka orain mundu mailako elkartasunezko erregimen kooperatiboa lortzea da.
Mundukiden horretan jardungo dugu.
*Josu Urrutia Beristain Mundukideko zuzendaria da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]