"Corbynismoa" ezagutzeko sei gakoak

  • Joan den igandetik Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren aurpegi berria da. Bere arrakastaren gako batzuk jaso ditugu:


2015eko irailaren 15an - 12:29
Urteetan zehar Jeremy Corbyn Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren Tony Blairren aurkako korrontean egon da (Argazkia: The Guardian)

1. Herritarrekin konexioa

Jeremy Corbynek alderditik kanpo lortu du lorpen garrantzitsuenetakoa: bere kanpainak Erresuma Batuko sindikatu nagusien interesa sorrarazi du. Murrizketen aurkako The people’s assembly mugimenduarentzat erreferentziazko pertsona bihurtu da. Sare sozialetan indar handia hartu du Corbynek.

2. Murrizketen aurkako mezua

Corbynek murrizketen aurkako mezu argia zabaldu du. Bere burua gobernuko alderdi kortserbadorearen alternatiba gisa kokatzeak arrakasta handia eman dio, gainontzeko oposizioa zentroan kokatzen baita nolabait. David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak esan du “alderdi laborista berri hau segurtasun nazional, ekonomiko eta gure familien aurkako mehatxua” dela.

3. Urte luzetako ibilibidea

Duela 30 urtetik alderdi laboristan dago eta ez da inoiz ministeritza postu batera iritsi. Bere alderdiaren doktrinen aurka 500 aldiz bozkatu du. Laborismo zaharraren “nostalgia” piztu du jende helduarengan. Jende gazteak berriz, pertsona esperientziadun bezala ikusten du, beraiek bizi izan ez dituzten bizipenen berri eman diezaiekeena.

4. Antibelizista

Gerraren aurkako hainbat protestatan parte hartu du. Erresuma Batuak, Espainiak eta AEBek 2003an Irakeko gerrari hasiera eman zion Azoreetako hitzarmenaren aurka posizioa hartu zuen. Bere alderdikide izandako Toni Blair, 2003an Erresuma Batuko lehen ministro eta hitzarmenaren sinatzaileetako bat, gerra kriminal gisa epaitua izan beharko litzatekeela iradoki zuen. Erresuma Batua NATOtik ateratzearen alde legoke. Cameronek Siria bonbardatzearen aurka dago.

5. Informalitatea

Bere janzkerak eta bizitzeko erak ere garrantzia daukate Corbynen irudi publikoan. Sozialista ingeles baten itxura dauka: "bizikletaz ibiltzen den bizarduna". Bere espontaneotasuna ere nabarmentzekoa da: mitin politiko batean jende asko zegoenez, kanpora atera eta kamioi baten gainean hizketan jarraitu zuen.

6. Bere programa

Ekonomia suspertzeko aberatsenei zergak igotzea proposatzen du. Corbynek esan du urtero Ogasunera joan behar luketen 120.000 milioi libera berreskuratu behar direla.Hezkuntzan hainbat aldaketa proposatzen ditu: eskola pribatuen estatus “benefikoa” indargabetzea edota matrikulazio tasak deuseztatzea. Bekak ere indartuko lituzke. Osasungintzaren pribatizazioarekin amaituko duela adierazi du.

Immigrazioari dagokionez asilo eskaeradunen aldeko kanpaina egin du. Atzerri politikaren arloan, Erresuma Batuak Errusiarekin erlazio diplomatikoak egitearen aldekoa da. Nahiz eta Israelen “erabakitzeko eskubidea” errespetatzen duen, Israelek Palestinaren aurka duen “okupazio politika” errefusatzen du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erresuma Batua
Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


2024-02-09 | Sustatu
Fujitsu eta Erresuma Batuko Postaren eskandalu informatiko eta judiziala

2024 hasiera honetan inpaktua izan duen telesail bat Mr Bates vs The Post Office da. Lau atal dira, ikusteko ondo egina dago, eta inguruan entzun ez baduzu ere, Erresuma Batuan gobernu adierazpenak sortzera iritsi da. Kontatzen duena harrigarriki larria baita, 2000 eta 2015... [+]


Palestinako bandera erakustea delitua da Erresuma Batuko Gobernuarentzat

Erresuma Batuko Barne ministroak Suella Bravemanek bandera palestinarra astintzea “ordena publikoko delitutzat” har daitekeela adierazi du. “Israel mundutik ezabatuta ikusteko gogo bortitzaren adierazpen" gisa uler daitekeela uste du Bravemanek.


2023-09-01 | Gedar
Pertsona migratzaileei GPS gailuak jartzea, mahai gainean Erresuma Batuan

"Legez kanpoko migratzaileak azkarrago atxilotzeko eta kanporatzeko" gaitasuna aldarrikatzen jarraitzen du gobernuak, eta pertsona migratzaileak jazartzeko eta erreprimitzeko neurri gehiago ari da aztertzen.


Eguneraketa berriak daude