Confebaskeko buruzagi berriak Espainiako lan-erreforma goraipatu du

  • Eduardo Zubiaurrek Confebaskeko presidente kargua hartu du ostegunean. 2012ko lan erreforma defendatu du, ahalbidetu zuen "malgutasunagatik", eta bide horretan atzera egitearen aurka azaldu da. Lan harreman “modernoen” alde egin du, konfrontazioa gaitzetsiz. Enpresarientzako aitortza handiagoa aldarrikatu du.


2019ko uztailaren 19an - 09:36
Confebaskeko presidente kargua utzi berri duen Roberto Larrañaga (ezkerrean) eta Eduardo Zubiaurre presidente berria, elkarri bostekoa ematen. Argazkia: @Confebask.

Ostegunaz geroztik Eduardo Zubiaurre gipuzkoarra da Confebaskeko presidente berria, Roberto Larrañaga ordezkatuz. Presidente bezala egin duen bere estreinako mintzaldian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalaren ikuspegiak eta aldarrikapenak aletu ditu.

Lehenik eta behin, EAEko egoera ekonomikoa positiboa dela azpimarratu du Zubiaurrek. Are positiboagoa inguruko ekonomiekin alderatuz gero. “Euskadiren berreskurapen ekonomikokak bide onetik jarraitzen du”, adierazi zuen.

Positibotzat duen egoera horretan 2012ko lan erreformak izan duen garrantzia defendatu du Confebaskeko buruak. Erreforma hark “lan merkatua malgutu” zuen Zubiaurreren esanetan, enpresei adaptaziorako ahalmenak emanez orduko “krisi sakoneko testuinguru aldakorrean”. "Malgutasun" hori mugatuko lukeen lan-erreforma berri baten aurka ere hitz egin du. Bere ustetan, “erreformaren erreformak” ez luke enplegua sortzen lagunduko eta enpresarien artean “ziurgabetasuna” piztuko luke.

Agenda neoliberala

Zubiaurrek ekonomiak dituen erronkak eta horiei heltzeko proposamenak xehetu ditu bere mintzaldian. Talentua “sortu, erakarri eta mantendu” beharra aldarrikatu du, horretarako enpresak “erakargarriagoak” eginez. “Euskadin egonkortasun instituzionala” mantentzearen garrantzia azpimarratu, eta enpresarientzako fiskalitate “lehiakorragoa” aldarrikatu du. Zentzu horretan, kotizazio sozial “altuen” aurka azaldu da, kontratazioa “garestitu” egiten duelako. Euskal Y-a amaitzea eta energia merkeago ordaintzea ere jarri ditu lehentasunen artean.

Konfrontazioaren aurrean, aitortza enpresariei

Sindikatu batzuk konfrontazioa sustatzen ari direla adierazi du Confebaskeko presidente berriak. Horren aurrean, bestelako lan harremanen alde egin du: “Modernoak, garai berriei egokituak, konfrontazio eredua atzean utziko dutenak”. Enpresarientzako “aitortza sozial handiagoa” eskatu du Zubiaurrek, “herrialdean eta bertako pertsonen garapenean egiten duten ekarpen garbiagatik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Confebask
Ongi etorri talent: Confebasken formula berria "laneko immigrazioa" eta eskulana sustatzeko

Confesbask enpresarien elkarteak “erronka demografikoaren” aurrean hainbat datu eta ondorio plazaratu ditu. Bere esanetan egungo jaiotze tasarekin 240.000 lanpostu galduko lirateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hurrengo hiru hamarkadatan.


Materialismo histerikoa
Dena bizitza berean

Beharbada, udan erlaxatzeko aukera izan duzue, hondartzara joan zarete, Pirinioetara furgonetan, parranda egin duzue (eta egiten utzi dizuete), edo gutxienez, bizitza arinagoa izan da urtaro beroenean, ez dakit, lan karga urriagoa izan duzuelako, esaterako, edo, besterik gabe,... [+]


Enpresa gezurrak lan absentismoari buruz

Pandemia honek absentismoa areagotu duela dio Confebaskek, mesedegarriak zaizkien gezurrak zabalduz


Eguneraketa berriak daude