UGT

Sindikatu guztiak mahaitik altxata, kolokan geratu da EAEko elkarrizketa soziala

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako UGT sindikatuaren zuzendaritzak erabaki du elkarrizketa sozialerako mahaia uztea, CCOO sindikatuak ere beste hainbeste egin ostean. ELAk eta LABek hasieratik ez zuten parte hartu. Horrenbestez, sindikaturik gabe, kolokan geratu da organoa.

Confebaskek Urkulluren gobernuarekin sinatutako akordioak eraman du UGT mahaitik altxatzera (argazkia: Irekia).

2018ko apirilaren 25ean - 10:48
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Raul Arza UGTko idazkari nagusiak asteartean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak Confebaskekin “gauez eta azpikeriaz” sinatutako akordioak eraman du sindikatua mahaia uztera. Arzak kritikatu du Urkulluren gobernuak enpresariekin aldebiko harremana bultzatzen duela, eta ez hiru aldetako elkarrizketa erakunde, patronal eta sindikatuen artean.

Gainera, Arzak nabarmendu du patronalarekin egindako akordioak alde batera utzi duela Jaurlaritzako Enplegu eta Justizia saila bera ere –Maria Jesús San Jose PSE-EEko kideak zuzendua–. EAJk eta PSEk osatzen duten gobernuari dei egin dio, “dagokien debatea” egin dezaten, gai horren inguruan.

Sindikalistak iradoki duenez, Confebaskekin sinatutako akordioak ez du eduki Enplegu sailaren oniritzirik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UGT
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.