Condor Legioaren oroitarria kendu dute Madrilgo hilerritik

  • Alemaniako enbaxadaren eskaeraz eta udal ehorztetxearen agindu pean kendu dituzte Condor Legioaren azken oroitarriak La Almudenako hilerritik. Armada naziaren abiazioa omentzen zuen mausoleoa kendu eta lurperatuta dauden pilotuen izenak jarri dituzte.


2017ko apirilaren 28an - 09:45
Condor Legioa omentzeko mausoleoa, La Almudenako hilerrian
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Hemen lurperatuta daude Espainia libre baten alde borrokan erori ziren alemaniarrak. Espainiarengatik eta Jainkoarengatik hildako hegazkinlari alemaniarrak, presente!” zioen plaka dagoeneko ezin da irakurri. Horren ordez, plaka txiki batzuk jarri dituzte hilobien gainean, lurperatutakoen izenak argitzeko.

Alemaniako Enbaxadak gutun bitartez esan du mausoleoa ez dela ondare-ondasuna, ez dagoela babestuta eta Alemaniako Errepublika Federalarena dela. Oztoporik ez dagoenez, bonbardaketaren urteurrena baino lehen ormigoizko plakak kentzeko agindua eman zuen eta hori egin du Madrilgo Udalak.

Mauricio Valiente Madrilgo hirugarren alkateordeak defendatu ditu nazismoaren biktimenei errekonozimendua emateko eta omentzeko bideratutako ekintzak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gernika 1937
2022-04-26
Emilio Aperribai, Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratakoa
"Alemaniako gobernuak barkamena eskatu zuen bezala, Espainiakoak ere eskatu beharko luke"

Eguneraketa berriak daude