Gernikako Udalak eta herriko elkarteek, apirilaren 26tik hasi eta hainbat egunez ekitaldi ugari antolatu dituzte duela 85 urteko sarraskia gogoratzeko.
85 urte bete dira Gernika hegazkin faxisten bonbapean kiskali zutenetik. Orduko garrasiak egun ere entzuten dira ordea eta urtero gogoratzen dituzte makina bat ekitaldirekin.
Gernika-Lumoko Udalak aurtengo egitarauan toki berezia egin dio 1937an udalerriko alkate zen Jose de Labauriari egingo zaion omenaldiari, apirilaren 26an, 10:30etan hasita, izen bera daraman plazan. Baina ekitaldi nagusiena arratsaldean izango da, 15:45ean lau minutuz Astra lantegiko sirena berriz ere martxan jarriko dute Gernika Batzordeak eta Lobak elkarteak, Astran eta Gernikako Pasilekuan.
Sartagudako Alargunen Herria elkarteak jarriko du martxan bonbardaketez abisua jotzeko 1937an erabili zen gailua, ikerketa bati esker Sabadellen egina zegoela argitu zuten bera. Ondoren, lore eskaintza egingo diete bonbardaketan hildakoei eta, ohi denez, iluntzean kandelekin ibilbidea egingo dute herritarrek.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez Iñigo Urkullu lehendakaria apirilaren 26an Gernikan izango da lore eskaintzan eta errespontsuan, Ukrainako enbaxadako lehen idazkari Sergii Solovey-rekin batera.
Historia jardunaldiak apirilaren 27 eta 28an
Bonbardaketaren urteurrenaren testuinguruan, Gogora institutuak, EHUk, Nevadako Unibertsitateak eta Gernika-Lumoko Udalak historia jardunaldiak antolatu dituzte, historilari eta aditu ezagunen parte-hartzearekin.
Euskal Herrian abiazio alemaniar eta italiarrak egindako bonbardaketak hobekien ezagutzen dituen Xabier Irujok koordinaturik egingo dira jardunaldiok, eta besteak beste Paul Prestonek hitz egingo du, 1936ko Gerra Zibila ikertu duen britainiarrak. Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke (pdf). Kongresuan, Astrako aterpea balioan jartzeko proiektua ere aurkeztuko dute.
Horrez gain, George Steer kazetariari eta gudariei omenaldi bana, Oraindik ere bonbardatzen gaituzte film laburren zikloa eta kontzertua ere izango dira bonbardaketa gogoratzeko ekitaldien egitarau barruan.
Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren salaketa
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak salatu du plataforma horrek bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta antolaturiko egitaraua iragartzen duten kartelak kendu dituztela "soldatapeko pertsona baten bidez alkatetzatik bideratua".
Plataformak azaldu du "herri-memoria sustatzen" duen taldea dela eta "egia, justizia, aitortza eta memoria" eraikitzeko beharra azpimarratu du: "Antza, ez dira gure alkatearen gustuko, baina errespetatu behar ditu berdin-berdin".
Gernikako bonbardaketaren 85.urteurreneko kartelak kentzen dizkigu kaletik, egunero, @AytGernika k antza denez, soldatapeko pertsona baten bidez. Azalpenen bat Gorroño jauna? #Gernika85 pic.twitter.com/CCKy1u2Tjt
— Guernica Gernikara (@GGernikara) April 22, 2022
Egitarau horren barruan, besteak beste, Gernika 2037 webgunea aurkeztuko dute apirilaren 29an, Lobak elkartearen eskutik.
Espainiako Gobernuari galdera EAJk
Eusko alderdi Jeltzaleak iragarri du astearte honetan Espainiako Gobernuari galdetuko diola gernikarrei egindako kaltea ordaintzeko "ekintzaren bat" egingo duen. Espainiako Senatuko kontrol saioan luzatuko dio galdera Imanol Landa senatari jeltzaleak.
Horrez gain, galdetuko du ea gobernua prest dagoen egungo ordenamendu juridiko espainiarra Justizia Unibertsalera egokitzeko, "berriro ere legea irekitzeko gizateriaren aurkako nazioarteko krimenak ezagutu eta epaitzeari, Errusiak Ukrainaren inbasio militarrean salatutakoak kasu".
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.