CIAren tortura metodoak marraztu ditu Guantanamoko preso batek

  • Abu Zubaydah jaiotzez arabia sauditarra 2006tik dago preso Guantanamoko (Kuba) espetxean. 40 ilustrazioren bidez erakutsi du zein tortura jasan dituen, berriki argitaratu duen American Tortures liburuan.


2023ko maiatzaren 23an - 11:22
Azken eguneraketa: 12:55
Abu Zubaydahren ilustrazioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zubaydah 2002an atxilotu zuten Pakistanen, Al Qaedako buruetako bat zela leporatuta. 2006an, Guantanamoko AEBtako itsasontzi basera eraman zuten, haren aurkako kargurik sekula aurkeztu gabe. Lau urtez, CIAk FBIren laguntzarekin torturatu zuen.

"Seguruenik, AEBtako torturari buruzko dokumentu erabakigarria izango da, marrazkiek xehetasunak ematen dituztelako, beste inork egin ez duen moduan", azaldu dio EFEri Mark Denbeaux abokatuak. Abokatuaren arabera, marrazkiak benetako irudi bat baino ahaltsuagoak dira: "Irudiek xehetasun asko dituzte, une bat baino gehiagoren isla dira".

Tortura teknikak irudietan

Marrazkiak biltzen dituen txostena argitaratu berri da, eta 40 irudietan AEBtako agintariek ezkutatu dutena laburbildu du. Zubaydahk bere burua marraztu du maniatatuta, asfixia-simulakroen eraginpean edo pixkanaka urez betetzen ziren hilkutxetan. Bere kultura eta erlijioa ere iraintzen zuten. Bizarra mozten zioten edo Korana odoletan murgiltzen zuten.

Ura elementu errepikakorra da. Txostenean azaltzen denez, tenperatura hotzetako geletan, musika bolumen altuan jarri, eta arnasketa mozteko edo makurrarazteko erabiltzen zuten. Hori guztia zuzeneko kolpeekin eta ordu, egun eta aste luzez gorputzean eragindako sexu-indarkeriarekin.

Sarritan, konfinamendu-kutxa handiak eta txikiak erabiltzen ziren, beste teknika batzuekin konbinatuta. Bost edo hamar minututik behin, guardiek kaxaren kanpoko aldean kolpatzen zuten makila edo objektu metalikoekin, atxilotuak lo egin ez zezan.

"Agian, barkamena eskatu beharko nuke nire genitalak erakusteagatik, baina atxilotuekin gertatzen zen errealitate zikina erakutsi behar dut", adierazi du Zubaydahk irudien azalpenetako batean, non agenteak beren zakilean mozketak egiten ikusten diren bizarra mozteko xaflekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025eko abenduaren 17
Venezuelaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!