Cabacas auzia artxibatzeko Fiskaltzak egindako eskariak Iñigoren senide eta lagunen “erraiak erre” ditu

  • Fiskaltzak Iñigo Cabacas auziaren artxiboa eskatu du. Albisteak "erraiak erre" dizkiela aitortu dute Iñigo Gogoan herri ekimeneko kideek, eta "argi eta garbi" errepikatu dute "Iñigoren erailketa ezin dela artxibatu".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 9an - 09:35
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bost urte igaro dira Iñigo Cabacas Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zela. Senide eta lagunentzat hasieratik ibilbide "mingarri" izan da. Besteak beste, "fiskaltzak ere izandako jarreragatik" salatu dutenez. Behin eta berriz errepikatu dute Iñigo Cabacasen senide eta lagunek "arduradunak estaltzen ari direla batzuen eta besteen artean". Ildo honetan, euren ustez, Fiskaltzaren papera "azpimarragarria" izan da.

Joan den ostiralean zabaldu zen, instrukzio epailearen irizpidearen aurka, auziaren artxiboa eskatu duela Fiskaltzak. "Arlo judizialean ikusten ari garen esperpentoaren esperpentoan", Iñigo Gogoan ekimeneko lagunen esanetan. "Lotsagabetzat" jo dute Fiskaltza, bost urte pasa ostean, eta "instrukzioko epaileak ere hain argi adierazi duenean hiru furgonetak Indautxuko kailejoian izandako jarrera arduragabearen ondorioz hil zela Iñigo, hitzez hitz, 'incumpliendo los principios básicos de proporcionalidad, prudencia, necesidad y seguridad'". 

Hori dela, "argi eta garbi" behin baino gehiagotan zabaldu duten mezua errepikatu dute: "Iñigoren erailketa ezin da artxibatu". Inpunitatearekin amaitzeko, eta "Iñigorekin egindako injustizia handiagotu nahi ez bada", epaiketa egitea beharrezkoa dela adierazi dute, "nahiz bertan epaituak izan beharko ziren guztiak inputaturik ez egon".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Inigo Cabacas auzia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...