Gure herriarentzako sintesi bikaina idatzia du Eñaut Elorrieta gernikar abeslariak, “aspalditik gatoz, urrunera goaz” kantatuz. Eta egia da; bilakaera luzeko errealitatea gara eta eskualde honek badu zer esan ibilbide horretan: Gernikako Arbolak itzala ematen jarraitzen du mendeetan egin bezala, eta orain 86 urte suntsitu nahi izan bazuten ere, bere lur gainean askatasuna eta bakea eraikitzen ari den herri bat dago, zutik.
Berehalakotasunean itota bizi ei garen jendartea da gurea. Dena eta momentuan gura dugunok; ikuspegia zabaldu eta zein lur eremutan bizi garen ohartu behar dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititua izan den jakintza eta aberastasuna esku artean baititugu. Zertarako eta noren mesedetan da gakoa.
Azken hilabete luzeetan Busturialdea notizia da noiznahi, 1984. urteaz geroztik biosfera erreserba den Urdaibain Guggenheim-a eraikitzeko asmoa azaldu dutelako Bizkaiko eta EAEko zenbait instituziok. 130 milioiko kostua izango ei du –lehen aurreikuspenetan– mega-proiektuak, eta besteak beste, espainiar gobernu zentralari 40 milioi aterata, antza, ordainduko da dena. Gainerakoa nondik aterako den, ez dakigu.
Ernai gazte antolakundeak ekainean egindako mobilizazioan azaldutakoak gure egin ditugu eta Euskal Herriko beste gune batzuetan egindakoaren antzera, gure eskualdea turismo-industriara soilik bideratu nahi izateak ezinegona sortzen digu.
Daukagun ondare natural eta historikoaren ustiapen ekonomikoa bultzatu nahi dute, gutxi batzuen interesei men egingo diena. Bigarren etxebizitzen zabalpen neurrigabea, alokairuen prezioen igoera, gentrifikazio arriskua, ur-baliabidearen eskaria areagotzea, garraio publikoaren bidezko mugikortasun-erronkak handitzea, ekosistema sentikorrenen gaineko arriskuak ugaritzea, kulturaren merkantilizazioa, lanpostuen prekarizazioa... Eta guztia, gainera, diru publikoz lagunduta.
Bada, ez.
Lan duina, bizitza askea, zaintza publiko-komunitarioa, euskal kulturaren prestigiatze lanak eta naturarekiko orekak erdigunean dituen eskualde eredu baten alde gaudenok gehiengoa gara Busturialdean
Eztabaidari perspektibarekin heldu beharra dago eta garai honetako erronka eta eraldaketa prozesuek erakusten digutenari gainbegirada bat emanez, egun ditugun egitekoak lehenetsi: krisi ekosozialak edota zaintzaren krisiak bestelako sistema produktibo eta erreproduktibo baten beharra eta urgentzia azaleratzen dute, eta egitasmo horietan murgiltzen ari diren mugimenduak –baita gure eskualdean ere– ehuntzen ari dira; trantsizio ekosozialerako proposamenak (bertoko basoen berreskurapena, energia-komunitateak, iraunkortasun-indizeak, desazkunderako pedagogia...) edota azaroaren 30eko greba feminista orokorra, horren lekuko.
Osasuna eta modu duinean bizi eta artatuak izateko eskubidea kolokan dauden honetan, zonaldeko ospitalean gaixo kroniko eta aringarrientzat oheak egotea urgentziazko inbertsioa da; eta Ospitalea oheekin plataformak zein pentsiodunen mugimenduek denbora daramate berau aldarrikatzen.
Erabaki politikoek urteetan bultzatutako industria-huste prozesuaren aurrean, balio erantsiko industria iraunkorrean arreta jarri, kooperatibismoaren eraberritzean sakondu (bizitza prekarioa sortzen duen azpikontratazioen gehiegizko erabilerak bere sorrera-filosofiatik urruntzen baititu), elikadura burujabetzan oinarrituriko lehen sektorerako apustu errealak egin, turismo jasangarrian ereduak izan, sostengarritasunaren hezkuntza-proiektuak (arautua eta komunitarioa) landu, euskara eta euskal kulturaren sistemarako arnasberritze estrategiak abiatu, inklusibitate politikak gauzatu...
Hor kokatu beharko genituzke politika publikoaren potentzialitatea eta inpultso komunitarioaren indarra eta baliabideak.
Lan duina, bizitza askea, zaintza publiko-komunitarioa, euskal kulturaren prestigiatze lanak eta naturarekiko orekak erdigunean dituen eskualde eredu baten alde gaudenok gehiengoa gara Busturialdean.
Egiturazko arazo errealei heldu eta eskualdearen erronkei erantzungo dien plana eraikitzeko baliabideak badaude, eta ditugun jakintza eta tresna guztiak bere zerbitzura jartzea dagokigu. Borrokaren bidez eskubideak eskuratu eta gurea dena defendatzeko determinazioa ardatz izan behar dugu.
Gu horretan gaude, eta egongo gara. Elkarlanerako prest, ekintzailetza sustatzeko asmoz, gehiengo sozialen alde. Busturialdean lan eta bizitzeko aldarriaren genealogia jaso dugu, ikasi dugu, transmititu digute. Begirada altxatu eta gaurko eta biharko Busturialdea balio berdinzale, komunitario, herritar eta eraldatzaileen gainean eraikitzeko gogoz gaude.
Inondik inora ez dugu onartuko elite pribilegiatuen eskuetan egotea gure oraina eta etorkizuna.
Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Irati Omagoieaskoa, Ion Basurko
Sortu, Ernai, LAB Busturialdea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]