Hizkuntzetan aztarna arkeologikoak aurkitu daitezke, antzinako hiztunen ohiturak eta nortasuna islatzen dituztenak. Gaztelerazko ecología hitzak, esaterako, Europako historian murgiltzen gaitu. XIX. mendean sortutako neologismo bat da, hasi berri zen zientzia bati izena emateko erabili zena. Indusketa honetan, geruzetan behera joanda azaleratzen da da nola eco aurrizkia grekerako oikos (etxea) hitzetik datorren. Toki berean logia aurkituko genuke, grekeraz logos (hitza), gerora erromatarren legere aditzean oihartzuna izango zuena, irakurri edo hautatu adierazteko. Sakonago zulatu dezakegu eta ikusi nola oikos hitzak antzineko indoeuroparren weik aurrizkian duela jatorria, etxea edo klana esan nahi zuena eta villa edo victoria hitzetan ere bere itzala ikusi dezakegu.
Baliteke ondorio hauek zientifikoki zuzenegiak ez izatea, baina ikerketen norabideak zirriborratzeko baliagarriak suerta litezke, bereziki hizkuntzen mundu ukigaitz honetan biderik ez dauden eremuetan gabiltzanean.
Euskaraz agertutako lehenengo arrastoak duela bi mila urte ingurukoak dira, Akitaniako hilarrietako vmmesahar, illvna edo belex inskripzioak. Ez zaigu heldu nolakoa zen garai hartako euskara, euskaldun haiek nola mintzatzen ziren, hitzek airean ez baitute arrastorik uzten, hortaz, gramatika-indusketara jo behar dugu haien pentsaera eta mundu-ikuskeraren nondik norakoak ulertzeko.
Adibiderik nabarmenetarikoa nola da ur hitzak, a artikulurik gabe, aintzinako euskaldunek mundua nola irakurtzen zuten argitu dezakeen. Haientzat ura baitzen gauza guztien jatorria, oinarrizko partikula, ikusi zezaketen guztiaren osagaia. Salda primitiboa. Ur-etik atera ziren lur, egur, elur, hezur, urte, zura eta zur-haitzak, euri, gur egitea eta agur esatea. Begiekin ikusten zuten oro urez egina zegoen, nolabait esateko.
Hau guztia “Zazpi aldiz elur” antzezlanean entzun nuen estreinako aldiz eta gaur, estreinutik zazpi urte geroago, beste hitz bat, ur-etik ere datorrena, etortzen zait gaztara. Burua hitza, hain zuzen ere. Buru.
Euskaldunok burua gehiegi erabiltzen dugu, hitza eta kankarra, eta gure hizkuntzak, berriro ere, halaxe dio. Euskaldunok gure bizitzarekin akabatu nahi dugunean gure buruaz beste egiten dugu. Gauzak burutzen ditugu, denbora finko baten buruan. Ideiarik sakonenak burutapenak dira, baita xelebreenak ere. Bekatu kapitalei buruko-bekatuak deitzen diegu, 1984 eleberriko crimental kontzeptuari beste bira bat emanez. Arazoei su ta fuego, buru belarri, aurre egiten diegu, buru eta bihotz korapiloa askatu arte. Kalko batzuk ere kolkora etortzen zaizkit, espainierarekin partekatzen ditugunak: burumakur, burua galtzea, buruari ematea, burua jatea edo burua erabiltzea.
"Beste herriek halakorik egiten duten ez dakit. Baina gu garrantzia handia ematen diogu buruan gertatzen denari, pentsamenduei. Historian bizitza konplikatua izan dugulako agian"
Ideia honekin burua bat etorri edo ez, buru atxiki egin behar zaio eta burutan hartu hau guztia ez dela kasualitatea. Patroi argi bat dago hemen eta ez da buruan gatz asko behar sumatu ahal izateko.
Beste herriek halakorik egiten duten ez dakit. Baina gu garrantzia handia ematen diogu buruan gertatzen denari, pentsamenduei. Historian bizitza konplikatua izan dugulako agian, beti gure nortasun korapilatsuari zentzua eman nahian, gure berezitasunak aldarrikatzeko forma berriak pentsatuz. Beste hizkuntzekin bereziki, etengabeko buruz-burukoetan.
Burua hartu dit egunotan hau guztiak, lasaitasun izpirik behar ote dugun euskaldunok eta buruari gutxiago eman. Izan ere, badira eskuak eta ukabilak erabili behar direla aldarrikatzen duten ahotsak, baita lepoan hartu eta aurrera segitzeko animoak ematen dituztenak. Garezurretik atera gaitezen eta gurea aldarrikatzeko beste formak, beste gorputz atalak erabiltzeko beldurra galdu dezagun.
Oxigenoa behar dugu. Mendeak dira buruari ematen pasatu ditugunak. Egia da indoeuroparrek, iberiarrek, erromatarrek, bisigodoek, Gaztelako erreinuak, frankismoak eta globalizazioak euskararen biziraupena kolokan jarri dutela, arriskuak ez direla desagertu; hala ere, sanoagoa litzateke XXI. mendeko erronkei beste gorputz batekin aurre egitea.
Neketsua delako etengabe pentsatzen egotea. Psikologikoki unatuta dagoen herria bilakatu gaitezkeelako, neurria gainditu eta buztanari segika dagoen txakurraren antzera ideia batetik bestera etengabeko sorgintzuloan erori.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]