Ez dakigu ahoa ixten


2025eko uztailaren 17an - 15:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen politikak eragile sozialon zein ekintzaileon eskubide sozial, zibil eta politikoak gero eta gehiago murrizten zituela ikusirik, ELEAK-Libre taldeak aurreko urteetan landutako bideari eutsiz, eskubide sozial, zibil eta politikoen defentsa Donostian bideratzeko “Piztu Donostia” taldea sortzeko erabakia hartu genuen, gertatzen ari zenaren aurrean ez genuelako isilik geratzeko asmorik, bestelako Donostia nahi genuelako.

2019ko azaroan, Piztu Donostia taldea martxan jartzea proposatu genuen Donostiako Ezker Nodoaren bileran, Egian. Txoko Internazionalistan egin zen bilera hartan, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bake Ekintza Antimilitarista, Ernai, Errauskailuaren aurkako mugimendua, Etxerat, G7 Ez Plataforma, Kijera Gaztetxea, Hotel 1+ Ez, Antiespezistak, Stop Desahucios eta Herritarron Donostiako ekimenetako kideek ontzat eta beharrezkotzat jo zuten Piztu Donostia taldearen sorrera eta eskubide sozial, zibil eta politikoen defentsa. Gure Esku Dago, Askapena, Satorralaia, Komite Internazionalistak eta Antikapi taldeetako kideek ere, bilera egon ez ziren arren, beren adostasuna adierazi zuten. Kontsentsu zabalarekin sortu ginen, beraz.

Errepresio politikoa bideratzeko lege marko bikoitzaz jabetu zen Eneko Goia. (...) Eta bi lege marko horiek aplikatzeko bi polizia erabili ditu  hasieratik: Ertzaintza eta Udaltzaingoa

Bost izan ziren orduan finkatu genituen lan ildoak. Lehena, Erasoen kontrako protokoloa, isunen jarraipenerako fitxa eta guzti. Bigarrena, Isunen datu basea eta euskarri digitala. Hirugarrena, Eskubideen behatokia, Errepresioaren liburu zuria eta aktibista sozialentzako babes juridikorako sarea. Laugarrena, Erresistentzia Kutxa, isunen ordainketa laguntzeko sarea. Eta, bosgarrena, Donostiako borroka sozialen Irudi Bilduma, gure hiriburuan azken hamarkadatan gai ezberdinen inguruan izan diren borroka sozialen argazki eta bideo artxiboa, eta “Donostia Gorria” izeneko gida ibilbide-liburua. Tamalez, ezin izan ditugu guztiak landu. Hor daude bideratzeko zain... 
Izan ere, garai hartako eragile sozialen aurkako eraso benetan bortitza zen Donostian. 2018 eta 2019an lan politiko edo soziala egiteagatik, Mozal Legearen zein Mozal Ordenantzaren bidez, 289 isun jarri zirela salatu genuen Piztu Donostiatik. Zehazki, 2018an, 130 isun izan ziren eta 155, 2019n. Hau da, %17ko hazkundea izan zuen Eskubide Sozial, Zibil eta Politikoen aurkako eraso errepresiboak Donostian. Hau da, Eneko Goiak eta bere Udal Gobernuak Donostia Mozal Hiria bihurtu zuten.

Udaltzaingoak beste isun asko jarri zituen, Zibismoaren Udal Ordenantzaren bidetik. Pankarta edota kartel politikoak jartzeagatik gogor zigortu dituzte eragile zein aktibista sozialak. Donostia  publizitate komertzial erraldoiez bete diguten arduradun politikoek, pankarta, kartel edo pegatina politikoak jartzeagatik 400 euroko isuna ere jarri izan dute. Publizitate komertzialari ateak zabaldu eta propaganda politikoari ateak itxi.

Errepresio politiko hau bideratzeko lege marko bikoitzaz jabetu zen Eneko Goia. Batetik, Espainiako Estatu mailako Mozal Legea eta, bestetik, Donostiako Udaleko Zibismoaren Ordenantza, Mozal Ordenantza. Eta bi lege marko horiek aplikatzeko bi polizia erabili ditu  hasieratik: Ertzaintza eta Udaltzaingoa. Horrelakoa izan da hasieratik beraien Donostiaren eredua.

Eta orain, Donostiaren bideo-kontrol adimentsua martxan jarri dute. Donostiako Udalaren gai informatikoak lantzen dituen DonostiaTIK erakundeak bideo-kontrol adimentsua indartzeko eta bideratzeko lehen urratsak egin direla esan du, besteak beste, bideo-kontrolerako kamera adimentsuak hirian zabalduz. Kamera horiek adimen artifizialarekin funtziona dezaten beharrezko azpiegitura teknologikoa ere instalatu dutela esan dute. Berrikuntza horiek guztiak Europako Next Generation funts famatuen laguntzaz eraman dira aurrera. Gerrarako eta kontrol sozialerako ez dago aurrekontu mugarik. Horren aurkako kanpaina ere martxan jarri dugu.

Hori izan da, laburbilduz, Piztu Donostia plataformak sei urteotako jardueran izan duen emana eta zabaldu dituen lan ildoak. Ikusten den moduan, badago zer landu. Baina iritsi da gaur arte Piztu Donostia eragilearen talde motorra osatu dugun lagun multzoa berritzeko unea. Hala egiten ez bada, Piztu Donostiako eragilearen ibilbidea amaitutzat eman beharko da. Guk, gure lanaren emaitza, bitartekoak, harremanak, materiala, sarea eta ardurak Piztu Donostia eragilea dinamizatzen jarraitu nahi duen taldeari pasatzeko prest gaude. Horretarako egin dugu lan-balantze hau eta horretarako deia zabaldu dugu argitaratu dugun liburuxkaren bidez.

Milesker sei urteotan gurekin elkarlanean aritu zareten guztioi. Merezi izan du, baina txanda pasatzeko unea iritsi da. Jende berria eta gaztea behar du eskubideen aldeko borrokak. Zuena da txanda eta hitza. Eutsi borrokari.

Maria Luisa Sanchez, Andoni Rodriguez, Urko Seis Dedos eta Joseba Alvarez, Piztu Donostiaren izenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude