Burlatan bikotekidea hil eta Ultzama ibaira bota zuen gizon batek asteburuan. Poliziak eta suhiltzaileak Burlata, Atarrabia eta Iruñea artean ari dira gorpuaren bila, baina azken egunetako eguraldiak lanak zaildu ditu. Hilketa gaitzesteko elkarretaratzea antolatu dute gaur bikotea bizi zen herrian.
Astelehen goizean polizia etxean aurkeztu zen gizona eta larunbat gauean emakumea eskuekin ito eta biharamunean Arreko zubi batetik bota zuela aitortu zuen, urak Argan isurtzen dituen Ultzama ibaian. Gizona atxiloturik dago gertaturikoa argitu bitartean.
Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ontzirik uretaratu, ezta helikopterorik erabili ere. Beraz, ezin izan zuten bilaketa dispositiborik martxan jarri. SOS Nafarroak adierazi du eguraldiak hobera egin arte itxaron beharko dutela urpekariak ibaian sartu eta helikopteroak aireratzeko. Halere, polizia eta suhiltzaileak ibai ertzetik dabiltza arrastoen bila.
2017an Euskal Herrian hil duten bigarren emakumea da Burlatakoa. Aurreko astean gizon batek bere ama hil zuen Portugaleten. Iaz zazpi izan ziren indarkeria matxistaren ondorioz hildakoak.
Zorrotz ikertzeko eskaera
Hainbat sindikatu eta alderdi politikok gaitzetsi dute hilketa. CCOO izan da lehenetakoa, berdintasun politiken aldeko konpromisoa eskatu du sindikatuak eta gertatutako zorrotz ikertzeko. Biktima bertako delegatu sindikala izan zen. Burlatako EH Bilduk ere “gertaera basati honen aurrean” familiari elkartasuna adierazi nahi izan dio. Adierazpenean gizartearen errefusa ezinbestekoa dela azpimarratu dute, “biolentzia mota honi eta estaldura ematen dion patriarkatuari eraso egiteko”.
Burlatako Udalak osoko bilkura berezi bat deitu du arratsaldeko 18:30etan. Ondoren, elkarretaratzea egingo da 19:00etan Eras plazan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]