Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

  • Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


2024ko abuztuaren 23an - 10:04
Burlatan iaz gertatutako sexu eraso bat gaitzesteko egindako bilkura.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Burlatako udal talde guztiek salatu dute gazteak herriko festetan jasandako sexu erasoa eta harekiko eta haren ingurune hurbilarekiko elkartasun osoa adierazi dute. Begirunea adierazi dute, halaber, haren eskubideak babestu eta intimitatea zaintzearekin.

Gertakarien harira egindako adierazpen instituzionalean, udalak dio “kalea, gaua, eguna, jaiak, pertsona guztien gozamenerako” direla, eta ezerk ez duela justifikatzen “emakumeek askatasuna eta segurtasuna galtzea”. “Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko fenomenoa da –dio adierazpenak– eta gure jendartean dagoen gizarte-klase bakoitzean, munduko herrialde eta leku guztietan eta urteko egun guztietan dago”.

Egoera horren aurrean, udalean “emakumeek jasaten dituzten indarkeria moten aurrean jarrera aktiboa izateko konpromisoa hartzen dugu, baita indarkeria horien prebentzioan eta ikusaraztean lan egiteko ere”. Aldi berean, emakumeen aurkako indarkeria “eremu guztietatik desagerrarazteko neurriak ezartzen jarraitzeko konpromiso irmoa adierazten dugu, baita sentsibilizazio- eta prebentzio-politiketan neurriak ezartzen jarraitzeko”.

Emakumeek jasaten dituzten indarkeria-mota guztien aurrean, “herritarrei sorgortuta gera ez daitezen gonbita egiten die udalak” eta erasoa gaitzetsi eta familiari babesa adierazteko, ostiral honetan elkarretaratzea deitu dute Larrañetako plazan 19:00etan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
2025-10-14 | Jon Torner Zabala
Betharramgo kongregazioak kalte-ordaina emango die indarkeria fisikoa eta sexu erasoak jasan dituzten biktimei

Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan (Le Beau Rameau du izena orain) izandako indarkeria fisiko eta sexu erasoen biktimek 200 salaketa baino gehiago jarri dituzte. Kongregazio franko-italiarrak iragarri du kalte-ordaina emango diela, bere erantzukizuna onartu eta... [+]


Eraso zidanarekin elkartu nintzenekoa

Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.


Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


"Intentsitate handiko" bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta hirugarren bat bahitzen saiatzea leporatuta

Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.


2025-07-08 | Gedar
Tolosaldean, adin txikiko neska bat modu jarraituan bortxatu du 71 urteko gizon batek

2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


Eguneraketa berriak daude