Bruno Candé aktorearen hilketa arrazista gaitzetsi dute Lisboan

  • Uztailaren 25ean hil zuten tiroz Bruno Candé aktore beltza Lisboan. Horren aurrean, Portugalko talde antiarrazistek mobilizazioak egin dituzte.


2020ko abuztuaren 4an - 12:28
Argazkia: Esquerda.net
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Portugalen ehunka pertsona kalera atera dira abuztuaren 4an indarkeria arrazistaren aurka protesta egiteko. Uztailaren 25ean Bruno Candé aktore beltza kalean tiroz hil zuten. 13: 00ak aldera, Candé banku publiko batean eserita zegoen, bere txakurrarekin batera, eta, orduan, gizon zuri batek lau tiro egin zizkion. Lekukoen arabera, Candéri tiro egin zion, hitzik esan gabe, eta hainbat pertsonak geldiarazi zuten, Poliziak atxilotu zuen arte.

Krimenak Portugalen zalaparta eragin du eta arrazakeriaren inguruko eztabaida zabaldu du berriro, 'Black Lives Matter' mugimenduak piztutako arrabotsarekin bat eginez. Lisboako arrazismoaren aurkako taldeak mobilizatu egin dira kasua aditzera emateko.

“Arrazakeriak berriro hil egin du: Justizia Bruno Canderen alde” lelopean, Portugalgo mugimendu antiarrazistaren hainbat taldek eta hildakoaren familiak antolatu dute protesta. Beste erakunde batzuk ere elkartu dira, Fronte Unitario Antifaxista kasu.

Manifestariak Lisboako Rossio plazan bildu eta bertan D. Maria II Antzoki Nazionalaren eraikinaren alboko fatxadaren gainean Candéren argazkia zuen pankarta bat zabaldu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude