Bost sexu eraso salatu dituzte asteburuan Lezon, Errenterian, Getxon eta Barakaldon

  • Bost emakumek salatu dituzte sexu erasoak asteburuan. Elkarretaratze eta manifestazioak izan dira horiek salatzeko.


2016ko uztailaren 26an - 09:19
Uztailaren 25ean egin zuten agerraldia mugimendu feministak eta hainbat eragilek Errenterian, bi sexu erasoak salatzeko. (Argazkia: @errenteriahitza)

Lezon eta Errenterian, madalenetan, hiru emakumek salatu dute sexu erasoa. Uztailaren 24an goizaldean adingabe bati eraso egin zion gizon batek Lezon. Bizilagunen esku hartzeari esker alde egin zuen erasotzaileak. Errenterian bi emakumeri kalean eraso diete bikotekideak eta bikotekide ohiak. Lehena atxilotu egin dute eta bigarrena identifikatu.

Uztailaren 25ean egin zuten agerraldia mugimendu feministak eta hainbat eragilek Errenterian, bi sexu erasoak salatzeko. Lezon herritarrek izandako jarrera txalotu zuten eta eraso orori erantzuna ematera deitu. Gaualdean manifestazioa egin zuten. Lezon uztailaren 27an egingo dute elkarretaratzea, iluntzean, Gurutze Santuaren plazan.

Getxon eta Barakaldon ere salatu dituzte sexu erasoak bi emakumek. Auto baten barruan egin zion eraso emakumeari gizon batek uztailaren 23an Barakaldon, eta oihuak entzun ondoren bizilagun batek udaltzaingoari emandako abisuari esker atxilotu dute erasotzailea. Uztailaren 25ean egin zen manifestazioa, udalak deituta. Egun berean salatu zuen emakume batek Getxon hainbat gizonek eraso egin ziotela. Oraindik argitzeke dago zer gertatu zen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude