Ustezko bortxatzaile bat kolpekatu du emakume talde batek Indian


2013ko urtarrilaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bikram Singh Brahma Assameko Kongresuaren alderdiko kide eta Chirang barrutiaren batzordeko presidente ostegunean atxilotu zuten emakume baten aurkako indarkeriagatik epaitu ostean. New York Timesek adierazi duenez, emakumearen senarrak berak jarri du salaketa.

Brahma politikariak asteazken gauean egin zion eraso emakumeari bere familiaren etxean zegoen bitartean. Telebista lokalek ateratako bideoan ikusten da emakume talde batek nola salatzen duen kasua politikariari aurpegian eta sabelean kolpeak emanez eta biluztuz.

Era berean, oihartzun handia izan du New Delhin hainbat orduz bortxatu eta hil duten 23 urteko emakumearen kasuak. Herritarrak altxa egin dira eta bortxaketaren aurkako legeak berritzeko eskatzeaz gain, emakumearen irudia aldatzeko kanpaina hastea eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude