Bortxatu egin dituztela salatu dute Donibane Garaziko adin txikiko bi emakumek

  • Marc Mariée Donibane Garaziko prokuradoreak salaketak jarri dituztela baieztatu du. Emakumeen lizeo bereko ikaskide bi atxilotu dituzte salaketen harira.


2020ko otsailaren 4an - 12:34
Indarkeria matxisten kontrako elkarretaratzea Baionako Herriko Etxe aitzinean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Irratiek jakitera eman dute Marc Mariée Donibane Garaziko prokuradoreak baieztatu egin duela bortxaketa salaketen existentzia. Donibane Garaziko Navarre lizeoko bi ikaslek jarri zituzten salaketak, bortxatuak izan zirela denuntziatuz. Taldekako bortxaketa izan dela jakitera eman du prokuradoreak. Bortxaketa Donibane Garaziko etxe huts batean gertatu da, zeinetan batzeko ohitura duten lizeoko gazteek.

Donibane Garaziko jendarmeria ari da kasua ikertzen. Salaketen harira, lizeoko bi ikasle gizonezko atxilotu zituzten ostegunean, baina aske utzi dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude