Bortxaketa salatu zuen emakumearekiko epailearen jarrera iraingarria ikertuko dute

  • Clara Campoamor elkarteak María del Carmen Molina Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Gasteizko 1. Epaitegiko epaileari jarritako salaketa artxibatu zuen Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) ekainean. Orain, organo horretako buru Antonio Jesús Fonseca-Herrerok ikerketa abiaraziko du epailearen aurka.


2016ko uztailaren 22an - 11:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Salaketa artxibatu bezain pronto aurkeztu zuen errekurtsoa Clara Campoamor elkarteak. BJKNko batzorde iraunkorrak onartu egin zuen uztailaren 7an eta hark agindu zion Fonseca-Herrerori espedientea berriro irekitzeko. Honek ikerketa abiaraziko du, gertatutakoa argitzeko: ea epailearen jarrera zigortu behar den ala begirunerik gabeko falta arina den.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude