ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko Bordeleko errektoretzan kateatu dira Seaskako langile eta gurasoak

  • Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituekiko eta bereziki euskararekiko duen politika "baztertzailea" salatzeko egin dute ekintza. Frantziako Polizia lekura agertu da eta Seaskako kideek ekintzaren arrazoiak esplikatu dizkiete. Bi ordu eta gero ekintza amaitutzat eman dute.


2023ko otsailaren 22a - 09:54
Azken eguneraketa:12:10

Seaskako 30 bat langile eta guraso azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarritzako Bordeleko errektoretzan kateatu dira, Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituekiko eta bereziki euskararekiko duen politika "baztertzailea" salatzeko. Batzuk sarrerako atean kateatu dira eta beste batzuk errektoretzako teilatura igo dira pankartak eskegiz. "Mespretxuari stop" eta "azterketak euskaraz" dioten bi pankarta zabaldu dituzte.

Frantziako polizia ekintzaren lekura gerturatu da. Berriako Ekhi Erremundegi kazetaria bertara joan da eta jakitera eman duenez, atezainak poliziari esan dio jendea teilatura igo delako deitu dituztela eta jada jaitsi direla. Hala ere, bertan geratu dira poliziak eta Seaskako kideek ekintzaren arrazoiak esplikatu dizkiete.

 Ekhi Erremundegi / Berria

Jon Eiherabide gurasoak sentitzen duten haserrea adierazi du. Egoerarekin aspertuta daudela esan du: "Badira urteak zilegi zaigun gauza bat eskatzen ari garela, azterketak euskaraz egitea". Bordeletik edo Paristik erantzun bat behar dutela gehitu du.

Elena Etxelet atean kateatu denetako batek "mespretxu" gisa deskribatu du azterketak euskaraz egiteko eskubidea ez erantzutea. "Ez dugu amore emango", aldarrikatu du.

Errektorearen kabineteko kideak Seaskako kideekin hitz egin dute eta bilkura bat proposatu diete: "Bilkura bat proposatu digute, baina ez gara horretarako etorri", azaldu du Santxo Ernagak Seaskako kide batek. Erantzunak nahi dituztela gehitu du.

Gaur egun Bordeleko unibertsitatean ikasten duten Seaskako zenbait ikasle ohi ere hurbildu dira ekintzaileei babesa erakustera.


Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
Zertarako beharko lukete herriek independentzia?

Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta... [+]


2023-03-30 | Euskal Irratiak
Euskarazko brebetarik ez, irakaskuntza elebidunean

Brebeta euskaraz bai baina ez denentzat. Murgiltze sistemako kolegioetako hirugarrenekoek aukera izanen dute euskaraz idazteko aurtendik goiti, ez besteek ordea.


2023-03-29 | ARGIA
Epai euskarafobo berria, euskaraz funtzionatu nahi duten instituzio publikoen aurka

Arlo publikoan aritzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako lehiaketa batean, aurkezten diren enpresei eskatu zaie langileek euskara maila egokia izatea, administrazioarekin euskaraz aritu ahal izateko. “Inposizioa” dela iritzita, bertan behera utzi du eskakizuna EAEko... [+]


Eguneraketa berriak daude