MAS alderdia igandeko hauteskundeak irabazteko faborito, “demokrazia berrezartzeko” dei egin du

  • Animoak pil-pilean daude Bolivian, Evo Moralesen aurkako kolpetik urtebetera. Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte igandean, urriak 18. Inkesten arabera, Moralesen MAS alderdiko Luis Arce Catacora hautagaia da faboritoa.

MASen presidentegai Luis Arce, kanpainaren itxiera ekitaldian.

2020ko urriaren 15ean - 17:28
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Parlamentuaren herenaren babesarekin urtebetez presidente kargua bete duen Jeanine Añez ez da aurkeztuko. Irailaren 18an bideo baten bidez adierazi zuen ez zuela sozialistei aurre egin behar dien blokea erdibitu nahi.

MAS alderdi sozialistak El Alto hirian itxi du kanpaina asteazkenean. "Boliviako herriak irmotasuna erakutsi du, herriak ongi daki nondik pasatzen ari garen", adierazi du Luis Arcek.

Bere hitzetan, herrialdea "demokraziarik gabe" dago, "krisi ekonomiko sakon batean murgilduta". Evo Morales agintera iritsi zenean ere egoera halakoa zela eta buelta eman zitzaiola aldarrikatu du. Boterera helduz gero, gauza bera egin nahi dutela hitz eman du.

Evo Moralesen aurkako protestak eta bortizkeria sustatu zituen Pititas mugimendua zatituta helduko da hauteslekuetara, El Paíseko artikulu honetan irakur daitekeenez. Alde batetik Carlos Mesa presidente ohi eskuindarra dute eta bestetik, eskuin muturreko Fernando Camacho.

Ikusteko dago zein eragin duen Evo Morales irabaztear zen hauteskundeak bertan behera utzi eta presidentea kargutik kendu izana iruzurra egotzita. Europan hedabide nagusiek oihartzun handirik egin ez bazioten ere, handik hainbat hilabetetara aitortu zuen MIT erakundeak ez zuela akusazio larri hori egin ahal izateko inolako frogarik aurkitu, New York Times hedabide AEBtarreko albiste honetan irakur daitekeen bezala.

Boliviako legearen arabera, hauteskundeetan bi itzuli egiten dira, nahiz eta lehen itzulia nahikoa den bi baldintza betez gero: hautagaietako batek botoen %40a lortzea eta hurrengo hautagaiari 10 puntuko aldea ateratzea.


Irakurri gehiago: Bolivia Nazioartea Amerika
Bolivia kanalean gehiago
2024ko ekainaren 19
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
"Bizitzan dena ezin da gailurra izan"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.