Boliviako alkate bat lintxatu, ilea moztu eta pintura bota diote Evo Moralesen aurkakoek

  • Vinto hiriko alkate Patricia Arce eraikin ofizialetik indarrez atera eta lurrean arrastaka eraman dute Evo Morales presidentearen aurkakoek. Udaletxeari su eman ostean, pintura gorria bota diote eta ilea moztu diote alkateari. "Nahi badute, hil nazatela, baina ez naute ixilduko", esan du kameren aurrean.


2019ko azaroaren 07an - 11:40
Vinto herriko Patricia Arce alkatea, erasoaren ondoren.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arce arrastaka atera aurretik, Cochabamba eskualdeko Vinto hiriko Alkatetzari su eman diote Moralesen aurkakoek. Asteazken osoan zan dira istilu larriak, presidentearen aldeko eta aurkakoen artean. Urriaren 20ko hauteskundeez geroztik ohikoak dira liskarrak. Moralesek irabazi zituen, baina oposizioak ez ditu emaitzak onartu, "iruzur" egin zuelakoan.

"Ez dut beldurrik, herrialde libre batean nago"

"Ez dut beldurrik, herrialde libre batean nago", adierazi du Arcek kameren aurrean, jendetzaren oihuen artean, aurpegia estalitako lagun batzuek eusten zuten bitartean. "Hil nahi banaute, hil nazatela, ez naiz ixilduko". Poliziak handik atera du gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bolivia
2024-06-19
Elena Quispe Tincuta eta Cecilia Llusco Alaña
"Bizitzan dena ezin da gailurra izan"

Eguneraketa berriak daude