Sasha Johnson Black Lives Matter (BLM) taldeko ekintzailea eta "Taking the Initiative" alderdi politikoko kidea egoera kritikoan dago, buruan tiro bat jaso ostean. Tiroketa Peckhamen, Londres hegoaldean, gertatu da eta poliziak ikerketa abiatu du.
Black Lives Matter (BML) mugimenduko aktibista den Sasha Johnsonek tiro bat jaso du buruan eta egoera kritikoan dago. Gertaera Londres hegoaldean (Erresuma Batua) jazo da gaueko 3:00ak aldera. "Taking the Initiative" alderdi politikoak sare sozialetan eman du gertatutakoaren berri.
Alderdiko kideek adierazi dutenez, tiroketa igandeko lehen orduetan gertatu da eta aktibistak "heriotza mehatxuak" jaso zituela azaldu dute. Poliziak ordea, oraingoz ez du mehatxuak egon direnik ziurtatu eta ez da atxiloketarik egon. 27 urteko gaztea zauriturik aurkitu zuten Peckhamen (Londres hegoaldean) 3:00ak baino lehenago, tiroketa bat izan zela jakinarazi zien dei bat jaso eta bertaratu ostean. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu dute jada.
Alderdiaren komunikatuak honela dio: "Tristura handiz jakinarazten dizuegu Sasha Johnsonek tiro bat jaso duela buruan. Oso egoera kritikoan dago ospitalean". "Sashak komunitate beltzaren inguruko bidegabekerien aurka borrokatu du beti. BLMko kide eta "Taking the Initiative" Alderdiko Zuzendaritza Batzordeko kide izateaz gain, Sasha hiru seme-alabaren ama ere bada, eta ahots indartsu eta boteretsua du gure jendearentzat eta komunitatearentzat", gaineratu dute.
"Taking the Initiative" (TTIP) beltzek gidatutako lehen alderdi politiko britainiarra da eta Johnson kide ezagunenetakoa da. 2020an lortu zuen ospea BLMren protestetan antolatzaile aktiboa izan zelako, eta gaur egun Erresuma Batuko mugimenduko pertsonaia nagusia bihurtu da. Kideen esanetan gizarte bidegabekeria desagerrarazteko helburuarekin aritu da protestetan parte hartzen eta hauek gidatzen.
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Artikulu honen pean doa ondoko artikulua.
Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
Urtebete eta erdiz sarraski genozidak gauzatu ondoren, Erresuma Batuko zenbait hedabidetako kontseilu editorialek hitza hartu dute, bat-batean, Israel Gazan egiten den sarraskiaren aurka. Establishmenteko gizatxar mediatikoek aldaketa usaina hartu diote haizeari.
Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]
Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]