Bizkaiko zahar egoitzetako langileek hitzarmen berriaren alde borrokatuko dute

  • Sektoreko azken hitzarmenak harrabots handia lortu zuen gizartean, izan ere Bizkaiko egoitzetako langileek 378 eguneko grebari eutsi zioten haien lan baldintzak eta egoitzetako egoiliarren bizi-kalitatea hobetzeko borrokan. Sektore feminizatu eta prekarizatua zela salatu zuen orduan ELAk (ordezkaritzaren %60 dauka) eta hitzarmen berrirako bidean ere bizitzak eta zaintzak erdigunean izango dituen gizarte ereduan sakontzeko asmoa erakutsi du.


2020ko abenduaren 14an - 16:04
Azken hitzarmena sinatu zuteneko irudia da, 2017ko urrikoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hitzarmen berria negoziatzeko lehen bilera abenduaren 17an daukate eta hainbat aldarrikapen biltzen dituen agiria prestatu dute. Agiri bera Bizkaiko Foru Aldundian erregistratuko du sindikatuak, egoitzak kudeatzeko arduraduntzat baitu erakunde hori.

Aldarrikapenen artean soldatari eta enpleguari lotutako eskaerak daude: soldatak IFASekin parekatzea, antzinatasunagatik 40 euro jasotzea lanaldiaren ehunekoa alde batera utzita, langile guztiak lanaldi osoan egotea, langileen % 95ek kontratu mugagabea izatea bermatzea eta langileak lehen egunetik ordeztea. Bestetik, atsedenaldi luzeagoak edukitzea ere eskatuko dute: asteko gutxieneko atsedenaldia 48 ordu jarraian bermatzea, lau ordutik beherako lanaldi jarraituetan hamar minutuko atsedenaldia bermatzea eta lan egindako jaiegun bakoitzak atseden-egun bat izatea.

Agirian berdintasun planak ere kontuan hartu dituzte eta eskatzen dute planak aplikatzen direla eta langileen legezko ordezkaritzarekin adosten direla bermatzea. Euskara ere agertzen da aldarrikapenen zerrendan. Erakunde publikoak, patronalak eta talde politikoak interpelatu nahi dituzte ratioen, lan-kargen eta zaintzen duintasunean ardurak hartu ditzaten.

Sindikatuak aipatu berri ditugun lan-eduki zehatzen hobekuntzan jauzia emateaz gain, aldarrikapen “sozial berritzaileetan” ere aurrera egin nahi duela adierazi du: “Izan ere, erantzuna eman nahi diogu sektoreko langileen artean adinari, jatorriari edo bestelako errealitateei eta aldarrikapenei dagokienez sektorean dagoen aniztasuna kontuan hartuta. Horrela, ELAtik gizarte-ereduaren aldaketan sakontzen jarraitu nahi dugu, bizitzak eta zaintzak erdigunean jarriko dituen gizarte-eredu feminista baterako bidean lagunduz. Horretarako, sektorearen bizi- eta lan-baldintzak hobetzea da esku artean dugun tresna nagusia”.

Bi hamarkadatik gorako hainbat hitzarmenen eta beste hainbeste borrokaren ondoren lortu zuten langileek (batez ere emakumeak) 2017ko hitzarmena. Hitzarmen hura lortzeko greba 378 egun luzatu zen eta gizartearen eta eragile sozialen arreta piztea lortu zuen, baita babesa ere. Greba hartan parte hartu zuten zortzi emakumeren testigantzak jaso zituen ARGIAko Onintza Irureta kazetariak Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak liburuan. Argitalpena ELAk eta ARGIAk kaleratu zuten elkarlanean. Liburua eros dezakezu ARGIAren azokan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakume langileen eskubideak
Emakumeek lan munduan izandako garrantzia islatu dute Arabako Arte Ederren Museoan

Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


Gurpildun aulkian lan egitera behartuak

Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.


Etxeko langileen lan segurtasunerako dekretua: eskubideak bai, baina hutsune handiak ere bai

Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]


Emakumeek baserria defendatu zutenekoa

1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
“Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela” argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Etxeko langile egoiliarren ia %98k ez du jaso lanbide arteko gutxieneko soldata 2023an

ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]


Gehiegizko berdintasuna

Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]


Itzalpeko emakume arkeologoen itzala

Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]


Nekane Zabala, polizia-etxetako garbitzailea eta grebalaria
“Bederatzi hilabeteko greba batek marka uzten du, eta batez ere, emakumeengan”

Gipuzkoako ertzain-etxetako garbitzaileek greba deitu dute azaroaren 15etik 19ra. 42 langile dira, ia denak emakumeak, eta kexu dira Garbialdi enpresak eskari gutxienekoak ere ez dizkietela onartzen. Nekane Zabala langile horietako bat da. Badaki zer den greba egitea. 2018an... [+]


Eguneraketa berriak daude