Edesa hartzekodunen konkurtsoan sartuko du Fagor Etxetresnakek

  • Edesako langileei jakinarazi diete enpresa bera bakarrik ez dela bideragarria. Hartzekodunen konkurtsoa datozen egunetan aurkeztuko dute talde osoarentzat.


2013ko azaroaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Bilbaok Edesako langileen aurrean "Edesa salbatu dugu" esan zuen asteazkenean (Argazkia: Deia.com)

Jose Luis Bilbao Bizkaiko aldun nagusiari leporatu diote azterketa juridikorik gabe eskaintzea 3 milioi euroko bermea. “Inola ere ez” esan liteke Edesa salbu denik. Horixe ekarri du azalera Gara egunkariak gaurko edizioan. Asteazkenean iragarri zuen Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu eta likidazio fasean sartzeko asmoa. Konkurtsoa aurkezteko atzerapena Edesari emango zitzaion balizko bermearekin lotu du Berria egunkariak (Bilbaoren milioiek dena atzeratu dute). Aldiz, Goienak enpresaren “barne iturriak” aipatuz azaldu du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi ostean egingo dutela publiko konkurtsoa.

Berriak Angel Toña ekonomialaria elkarrizketatu du, hartzekodunen konkurtsoa nola izango den galdetzeko “Fagorrek ekarpenak saldu zituen, bigarren mailako merkatuan kotizatzen dutenak. Legea hitzez hitz hartuta, esaten du epaileak administratzailea izendatzeko erabakia CNMV burtsa ikuskatzailearen eskuetan utzi behar duela. Gerta liteke orain ere”

Mondragonek Fagor Etxetresnak ez laguntzeko hartutako erabakiak honakoa esan du Toñak: “Konkurtsoa iristear dagoenean dirua aurretik sartzea arriskutsua da. Hobe ondoren sartzea, baita Mondragonek ere. Izan dezakezu 20 milioi euro ondoren martxan jartzeko lantegi batzuk, eta egin dezakezu apustua, kreditu horiek lehentasuna dutelako”.

Egunkari berak argitaratu zuen Mondragonek 50 milioi euroko funtsa osatu nahi duela kooperatibaren zati bat erosteko. Hala ere, Korporazioak ukatu egin du halakorik, Goienaren hitzetan.

Patronalaren kritikak

Fagor Etxetresnak eta bere baitako enpresei administrazio publikoek eskaini dieten laguntza eta babesak errezelo bat baino gehiago sortu du. Gaur Diario Vascok egindako elkarrizketan Adegiko presidente Pello Guibelaldek azaldu du laguntza plan horiek konpainia guztiei eskaini behar zaiela, “izaera juridikotik” harago (Cualquier plan de ayuda por el caso Fagor debe ser extensible a todas las empresas).

Confebask EAEko enpresarien patronalak ere agiria kaleratu du. Gogorarazi du azken urteetan krisiaren ondorioz "8.000 proiektu enpresarial" desagertu direla eta diskriminaziorik ez egoteko eskatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fagor
Aritz Ameztegi, 'Debagoiena 2030'
“Inpaktua bada eskualdean bilatzen duguna, udal eta eragile guztiei entzun behar zaie lehenik”

Beterri Saretuz eraldaketa egitasmoak gonbidatuta, Debagoiena 2030 sareko Aritz Ameztegik hitzaldia eman du Andoainen asteazkenean. Eskualde batean eraldaketa lortzeko nola eragin litekeen gako batzuk eskaini ditu.


2020-07-14 | ARGIA
Amiantoak langile bati eragindako kalte handia berretsi du epaitegiak eta ez du onartu Fagor Ederlanen helegitea

Biriketako minbizian eta %95eko ezgaitasunean amiantoak izandako eragina onartu zion Gizarte Segurantzak langile bati, baina helegitea jarri zuen Fagor Ederlan enpresak. Donostiako epaitegi batek ez du helegitea onartu eta amiantoaren biktimen elkarteak enpresari eskatu dio... [+]


Fagor auzian, Mondragon absolbitu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Mondragon absolbitu du Bergarako epaitegiak 2018ko uztailean emandako epaia berretsiz eta preskripzioan oinarrituz erabakia. Ordainduk eta Eskuratuk salatutako engainurik ez zela egon ebatzi du. Mondragon epaiarekin "pozik" azaldu da;... [+]


2018-05-30 | Juan Mari Arregi
Arizmendiarrietatik Fagor eta Eroskira

Herritarrek aukera izan dute dokumental baten bidez Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta lana ezagutzeko: Arizmendiarrieta, gizon kooperatiboa.


2018-05-10 | Goiena
Fagorreko borondatezko ekarpenen auzia, epaia emateko prest

Ordaindu eta Eskuratu elkarteen eta Mondragon Korporazioaren arteko epaiketako ahozko bistaren azken eguna izan da gaurkoa. Bi aldeetako abokatuek ondorioak aurkeztu dituzte epailearen aurrean, eta lau egunak nola joan diren ikusita, esan daiteke demandatzaileen aldeko ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude