Bizitza ibilbide iraunkorrak eraiki


2020ko abuztuaren 17an - 11:43
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Suertatu zaigun deseskalada aro berezi honetan, hamaika hausnarketa eta eztabaida entzuten ari gara egin beharreko urrats politikoen harira. Konfinamenduak ekarritako anabasa emozionalaz ere hitz egin da, itxialdi behartuan egon garen bitartean egunerokotasunaren frenesiak estaltzen dituen mamuen zein epaiketa pribatuen tupusteko agerraldiak gertatu direlako. Edozein kasutan, bada azpimarratu beharreko galdera bat, zeinaren atzean uste baino erronka gehiago ezkutatzen diren: “Eta orain, zer?”. Galdera horretan norabide eza antzematen da; finean, esan daiteke bizitza proiektu hauskorren eta bizitza estrategia ezaren adierazlea dela. Egia esan, bizitza estrategia baten gabezia eta bizitza proiektuen hauskortasuna ez dira gauza makalak.

Ondorengo lerroetan, bizitza espektatiben gaineko norabide ezaren ondorioak dimentsionatzen saiatuko naiz, esaldi ñimiño horren atzean datzan une historikoa zirriborratzeko asmoz. Hausnarketa horri heldu ahal izateko, lehenik eta behin, espektatiba biografikoez hitz egin behar dugu. Espektatiba biografikoak naturalizaturiko bizi ziklo estandarizatuen ondorio dira, eta gure eguneroko estrategia zein hautuek bizi ziklo horien ildoari jarraitzen diote. Are gehiago, norbanakook garai biologiko (edo adin) bakoitzari lotutako rol zein funtzio espezifikoak bete ohi ditugu, sozialki eraikia den bizi zikloaren narratibaren gainean. Subkontziente kolektibotik abiatuta, narratiba horrek gizartean dugun lekua definituko du hein handi batean. Hau da, berandu baino lehen ohartuko gara gure bizi ibilbidean bide orri hegemoniko horri jarraituko diogula ala, bestela, kontra egingo diogula: ikasketak-enplegua-bikotekidea-hipoteka-haurrak-jubilazioa-bilobak. Bizitza sostengatzeko estrategiak eta taktikak ezinbestean buruan dugun mapa kolektibo horren arabera eraikiko ditugu, fase bakoitzean haur-nerabe-gazte-heldu-zahar segmentuen rolak eta helburuak jarraituz. Esan bezala, bide orri horren arabera ezartzen ditugu sozialki gure bizi espektatibak, baita baliabide eta politika publikoak ere, eta orobat egonkortasun eta arrakasta edo porrot sentsazioak.

“Zer gertatuko da egonkorra izan den azken belaunaldi hori desagertzen denean? Zenbat kasutan sostengatu ahal izango ditugu halako bizi-eredu ezegonkorrak?”

Azken hamarkada honetan, ordea, etengabeko krisi bortitzak direla medio, bizitza ziklo horien faseak luzatu egin dira, faseen arteko hausturak eta intermitentziak areagotuz. Ikasketa garaiak luzatu egin dira denboran, eta atzeratu egin da gurasoen etxetik emantzipatzen direnen adina. Haurrak izateko adina ere urterik urte atzeratzen ari da, umeak eduki nahi dituztenen kasuan. 5,2 urteko aldea dago espero zen adin tartearen eta adin tarte errealaren artean, INE-k emandako datuetan. Enpleguari dagokionez, langabezia tasak eta kontratuen prekarizazioak gutxitu egin dituzte lan ibilbide bat eraikitzeko dauden aukerak, eta ohikoa bilakatu da enplegu eta lan esparru batetik bestera aritzea. Ezegonkortasun eta haustura horiek irrigarri bilakatu dute “bizitza osorako” estamentua: bizitza osorako enplegua, bizitza osorako etxebizitza/bizilekua, bizitza osorako bikotekidea, bizitza osorako lagun sareak… Zartadura horiek oso sakonak diren ezinegon existentzialak ernatu dituzte. “Ezer ez da finkoa, ezer ez da betiko” dugu mantra berria, eta horrek alerta egoera etengabean mantentzen gaitu ezinbestean, baita zaurgarritasun emozional sakon eta intimo batean ere. Esan bezala, ezinegon xelebre horrek dimentsio existentzial sakonak ditu. Nor naiz? Zeintzuk dira nire sareak? Bizitzako zein puntutan nago? Zer nahi dut? Zer bide jarraitu behar dut lortu nahi dudana erdiesteko? Eta orain, zer?

Belaunaldi batetik bestera gertatutako bizitza zikloen arteko haustura horrek bizitza zikloen itzulgarritasuna ekarri du, fase aldaketaren ideia bazterraraziz. Hamaika adibide ditugu gurean: 50 urteren bueltan langabezian geratu eta gurasoen etxera itzuli behar izan duten pertsonak; 30 urte beteta ere oraindik independizatu ezinik dabiltzanak; 35 urterekin guraso bakar izan nahi duten emakumeak, bizi duten ezegonkortasun ekonomikoa zein zaintzarako sare sendo baten gabeziaren ondorioz urrats hori eman ezinik daudenak. Askok, gainera, aurreko belaunaldien egonkortasunetik abiatuta eraiki ahal izan dituzte beren bizimodu ezegonkorrak: jatorrizko familiak eskainitako etxe bati esker independizatuz, aitona-amonen zaintza lanei esker haurrak heziz (bataz beste sei ordu eguneko), gurasoen diru-laguntzari esker hilabete amaierara helduz… Zer gertatuko da, ordea, egonkorra izan den azken belaunaldi hori desagertzen denean? Zenbat kasutan sostengatu ahal izango ditugu halako bizi-eredu prekario eta ezegonkorrak?

COVID-19aren ondorengo aroan, toki bat egin beharko diogu nolabait ezegonkortasun existentzial horri. Izan ere, bizitza eredu horien desestandarizazioa interesgarria izan daiteke bestelako alternatiba batzuk plazaratzeko garaian. Ezegonkortasun horrek badu, ordea, bere arriskua. Izan ere, zerbaitetan sinestetik eta identitate kolektibo bat izan beharretik hedatzen baitira kontserbadurismo irmoenak, gorrotoaren diskurtsoarekiko atxikimendu nabarmenenak. Hargatik, bizitza sostengatzeko egitura eta estrategia alternatibo iraunkorrak sortu nahi baditugu, ezinbestekoa da bizitzen ari garen hauskortasuna eta ezegonkortasuna politizatzea. Termino politiko eta ekonomikoez gaindi, behar-beharrezkoa da filosofikoki eta emozionalki porrotari, beldurrari, noraezari, bakardadeari, desilusioari eta antzeko sentipenei ere espazioa ematea. Krisi amaigabe hauetan eraitsi diren bizi espektatiba zein ibilbide indibidualak eta kolektiboak berreraikitzeari heldu behar diogu.

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude