Bizikletan musika entzuten joateagatik identifikatu eta jipoitu dute adingabe bat Donostiako udaltzainek

  • Bizikletan musika entzuten joategatik eta NAN-a soinean ez izateagatik adingabe bat jipoitu du Poliziak Donostian. 


2021eko apirilaren 9an - 09:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegun goizean, Donostiako Amara Zaharreko auzoan, bizikletan ibiltzen ari zela entzungailuak jarrita joateagatik gazte bat gelditu zuten trafikoko agenteek. Adingabeak, NAN-ik ez zuelako, garraio txartela erakutsi zien identifikazio moduan. Poliziek ordea, udaltzainei deitu zieten eta hauek, bortizki lurrera bota eta kolpeka autoan sartu zuten, ziegara eramango zutela esanez. 

Gaztearen lagunek eta Easo plazan ziren zenbait pertsonek gertatutakoa grabatu eta sare sozialetan zabaldu dute, Poliziaren gehiegikeria izan dela azpimarratuz. Adingabeak aurpegia ubelduraz josirik eta ezpaina zatiturik duela salatu dute, baita autoan kolpeak eta mehatxuak jaso zituela ere. Bideoetan ikusi daitekeenez, gaztea lurrean dagoela hiru udaltzain ditu gainean beso eta hanketatik heltzen, garrasika ari zaizkion bitartean: 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude