Bizikideak ez diren pertsonak ezingo dira kalean elkartu 00:00etatik 06:00etara bitartean EAEn

  • LABI batzordeak uztailaren 14an ezarri du neurria, dekretu bidez. Ostiralean sartuko da indarrean. Eremu publikoetan jende pilaketek eragindako kutsatzeak saihestea du helburu.


2021eko uztailaren 15an - 08:06
Azken eguneraketa: 10:12
LABI batzordea. Argazkia: Irekia

Gauerdiko hamabietatik goizeko seiak bitartean, eremu publikoetan bizikideak ez diren pertsonen topaketak debekatu ditu LABIk. Neurria dekretu bidez onartu du asteazkenean, eta uztailaren 16an (ostirala) sartuko da indarrean.

Goizaldean parkeetan, plazetan eta gainontzeko eremu publikoetan jendea pilatzea ekidin nahi dute neurri horrekin. Jaurlaritzak udalen esku jarriko du pilaketak egon ohi diren eremuak zeintzuk diren zehaztea.

Urkulluk Gasteizen egiten ari diren ikastaro batzuetan azaldu du kasuen gorakada “birusaren aldaera kutsakorrago” baten ondorioa dela. Berria hedabideak jaso duenez, lehendakariak maskara ez jartzeak izan duen eragina ere azpimarratu du, eta musukoa erabiltzeko deia zabaldu die biztanleei.

Koronabirusaren gorakada

Azken datuen arabera, EAEn intzidentzia metatua 377,89koa da. Azken bederatzi hilabeteetako zifrarik handiena da, 2020ko urritik egon den altuena. Erkidegoa eremu gorrira pasatzeko zorian dago, intzidentzia metatua 400 kasura hurbiltzen bada. Gainera, Bizi Berri IV kontingentzia planak 300 kasurako egoera baino ez du aurreikusten.

Bizkaian 462ko intzidentzia metatua atzeman dute, eta zazpi udalerri daude eremu gorrian. Gipuzkoan, berriz, 463koa da zifra; 14 udalerri daude eremu gorrian, Donostia barne. Araban, egoera hobea da, 277an baitago intzidentzia metatua. 7 udalerri daude laranjan.

Aurreko neurriak

Uztailaren 7an bildu zen LABI azken aldiz, eta bertan, indarrean zeuden Bizi Berri IV planeko neurriak mantentzea erabaki zuen. “Ez jaiak” eta bestelako festak ez egiteko gomendioa ere zabaldu zuten. Oraingoan, planeko neurriak aplikatzeaz gain, dekretu bidez emandako arau hau gehituko da. Kasuen eboluzioa aztertzeko, uztailaren 22rako deitu du LABIk hurrengo bilera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude