Bilbotik Madrilera oinezko martxa aldarrikatzailea egingo dute pentsionistek

  • Pentsionisten Kolektiboak irailaren 23tik urriaren 16ra, Bilbotik hasita Madrilera arte helduko den oinezko martxa antolatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 4an - 09:14
Pentsionisten manifestazio bat Bilbon (argazkia: Uriola).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaldu dutenez, 22 etapaz osatutako martxa izango da, deskantsurako tartearekin. Momentura arte 20 pertsonek eman dute izena.

Ekimenean parte hartzeko deialdia zabaldu dute, halaber ibilbide osoa oinez egin nahi ez duenak, bidearen zati bat besterik egiteko aukera izango du. Furgoneta zein beste edozein ibilgailutan joan nahi duenak ere ekimenarekin bat egingo duen furgoneta taldearekin joateko aukera izango du.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude