Hiru hilabete Bilboko Portutik armak Saudi Arabiara garraiatu gabe

  • Ongi Etorri Errefuxiatuak mugimenduko kide batek Radio Bilbaori jakinarazi dionez, dagoeneko hiru hilabete dira Saudi Arabiako itsasontziak ez direla Bilboko Portuan sartu. Aurreko hamasei hilabeteetan 455 kontenedore kargatu zituzten. Kolektiboaren ustez, mobilizazio sozialak beste portu batera mugiarazi ditu.

Armen salmentaren aurkako ekimen ugari egin dituzte Bilboko Portuan. (Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko ekainaren 05ean - 12:58

Bilboko Portutik Saudi Arabiara lehergaiz eta gudarako materialez beteriko kontenedoreak bidaltzen direla salatzen ari dira Ongi Etorri Errefuxiatuak, Mugimendu Feminista eta Greenpeace gisako eragileak.

Trafiko honen arduradun egiten dute Bahri izeneko itsasontzia, eta adierazi dutenez, orain arte hilean behin jasotzen zuen kargamentua.

Beren kalkuluen arabera, Ignacio Robles suhiltzaileak kargamentua igotzeari uko egin zionetik urte eta erdi igaro dira, eta denbora tarte honetan 455 kontenedore eraman dituzte Ekialde Hurbileko herrialde horretara. Hala ere, esan bezala, azken hiru hilabeteetan ez dela bidalketarik egin uste dute, eta hori horrela bada, "presio sozialagatik" izan dela.

Gaiari jarraipen zorrotza egingo diotela jakinarazi dute, baita Europa mailako mugimendu bat artikulatzeko saiakera ere, armen salmentaren aurka egiteko.

Helburua, "negozio eredu hau kanporatuko duen masa sozial kritikoa eraikitzea" dela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (III)
Norentzat sortzen du aberastasuna industria militarrak, eta zeren kaltean?

Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude