Astelehenean Bilboko Langile Autodefentsako lau kide atxilotu ondotik, beste bi atxilotzeko saiakera egin du ostegunean Espainiako Poliziak. Bilatzen zituzten kideak ez dituzte aurkitu, eta exijitu die komisarian beren burua aurkezteko, deklaratu dezaten. Poliziaren operazioaren atzean Limpiezas Arana Fernández Aguilar garbiketa enpresarekin abiatutako gatazka dagoela dio sareak.
Astelehenean bizitakoaren errepikapena nozitu du ostegunean Bilboko Langile Autodefentsa Sareak (LAS). Espainiako Polizia sareko beste bi kideren etxeetara joan da goizeko 08:00ak baino zertxobait lehenago, horiek atxiki eta polizia-etxera deklaratzera eraman asmoz. Bilatzen dituzten bi pertsonak ez dituzte bertan aurkitu, eta beraz, ezin izan dituzte atxiloturik eraman. Alabaina, Gordonizeko polizia-etxera joateko exijitu diete.
Gertakariok astelehenean jazotakoen molde berari jarraitzen diote. Orduan ere, prozedura berari jarraituz, Espainiako Polizia LASeko lau kideren bizitokietan eta lantokietan agertu zen goizeko zortziak baino zertxobait lehenago, eta deklaratzera eraman zituen polizia-etxera. Atxilotuek uko egin zioten poliziaren aurrean deklaratzeari, eta ia egun erdiz atxikiak egon ostean, 19:00etan utzi zituzten aske.
Sareko kide batek ARGIAri helarazitakoaren arabera, Espainiako Poliziaren baitako Polizia judiziala da operazioa daramana, eta mahai gaineratzen diren izenei tiraka ari dira burutzen atxiloketak. Izan ere, astelehenean atxilotutako lau pertsonetatik bi Ertzaintzak identifikatu zituen urtarrilaren 11n, Limpiezas Arana Fernández Aguilar garbiketa enpresaren aurrean egin zuten elkarretaratzean. Dirudienez, izen horietatik tira eginez ari dira burutzen atxiloketak, izen berriak agertu ahala kide gehiago jazarriz.
Poliziaren jazarpena Limpiezas Arana garbiketa enpresarekin abiatutako lan gatazkarekin lotzen du LASek. Langile batek enpresaren partetik jasandako gehiegikerien aurrean, azaroaren 26an beren exijentziak biltzen zituen gutuna helarazi zioten enpresako buruari, gatazkari hasiera emanez. Enpresaren partetik erantzunik ez jasotzean, gatazkaren izaera publikoa indartuz joan da sarea. Prozesu horretan murgildurik zirela, urtarrilaren 11n enpresaren ateetan deitutako elkarretaratzean Ertzaintzaren dispositibo handiarekin egin zuten topo, eta hortxe burutu zituen Poliziak lehen identifikazioak: enpresaren gehiegikeriak salatu dituen langilea bera eta sareko beste kide bat identifikatu zituen Ertzaintzak, horiei Bilboko epaitegietan deklaratzera dei eginez.
Identifikatutako bi pertsona horiek astelehenean Espainiako Poliziak atxilotutako lau pertsonen artean zeuden, garbiketa enpresarekin abiatutako gatazkaren eta atxiloketan artean lotura ageriko bilakatuz. Sareko kide batek astelehenean ARGIAri esan zionez, “kontua da ea zergatik orain sartu den tartean Espainiako Polizia”.
Espainiako Poliziak tarteko sartu denetik, aipatu atxiloketez gain jazo da bestelakorik ere: urtarrilaren 11n identifikatutako kideak Bilboko Epaitegietan deklaratzeko zeukaten hitzordua atzeratu dute otsailaren 25etik apirilaren 15era, eta orain bost dira deklaratzera deitutako pertsonak: astelehenean atxilotutako lauak, eta bosgarren bat. Ostegunean ARGIArekin mintzatu den LASeko kideak susmoa agertu du, ez ote dituzten gaur atxilotu gura izan dituzten biak ere deklaratzera deituko.
LASeko kideek hasieratik seinalatu dute Limpiezas Arana enpresak poliziarekin duen ustezko lotura. Iker Blas kideak asteazkenean Hala Bediri argi adierazi zionez: “Berarekin [enpresako buruarekin] hitz egitean mehatxuak jaso izan ditugu eta badakigu berak salaketak jarri izan dituela. Gainera, badakigu berak lotura zuzena duela Poliziarekin. Hasiera-hasieratik nabaritu dugu presentzia poliziala eta jazarpena, agerian utzi dute enpresariaren eta poliziaren arteko lotura. Horretan ez daukagu zalantzarik”.
LASeko kideak, osteguneko atxiloketa saiakeren aurrean, berretsi egin dute asteleheneko atxiloketen harira egindako irakurketa. Pairatzen ari direna, salbuespena izatetik urruti, gizarte kapitalistan langile antolakuntzak pairatzen duen jazarpen sistematikoaren parte dela adierazi dute. “Burgesia esparru guztietan antolatuta dago, eta errepresioa langile borrokak geldiarazteko baliatzen du. Horren aurrean, klase elkartasuna antolatzen eta langileriaren autodefentsarako gaitasunak garatzen jarraitu behar dugu”, aldarrikatu dute.
Deklaratzera deitutako kideei elkartasuna adierazteko, LASek eguerdiko 13:30ean polizia-etxera gerturatzeko deia egin dio jendeari. Arratsalderako beste elkarretaratze bat ere deitu dute, toki berean, 19:30ean.
Gatazkaren abiapuntuaz ez dakienarentzat, hemen enpresaren abusuak pairatu zituen langilearen testigantza, jasandako gehiegikerien berri emanez:
📍Limpiezas Arana-Fernandez Aguilarreko langile ohiak kontatu dizkigu enpresan lanean ziharduenean pairatu zituen abusuak.
📍Nadie mejor que la propia trabajadora para relatar algunos de los abusos sufridos durante un año en Limpiezas Arana.
Langile antolakuntzaz lortuko dugu! pic.twitter.com/Y9LHPlBeXr
— Bilboko Langile Autodefentsa Sarea (@BilbokoS) February 1, 2021
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langile batzordeak eta enpresak adostutako aurreakordioak 655tik 609ra murriztuko ditu kaleratzeak, gainerakoak birkokatuko dituzte. Astelehen arratsaldean jakin da langileen %78k babestu dutela akordioa. Nafarroako Gobernuak eta langile batzordeak etorkizunari begira,... [+]
Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]
ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.