Mugimendu feministak nagusi den “maskulinitate eredua” jarri du erdigunean. Biktimentzat babes handiagoa eskatu du, babesa zigor-bide hutsetatik deslotuz. Ertzaintzak berriki zabaldutako sexu erasoak saihesteko kanpainaz kritiko mintzatu dira.
Hainbat kolektibo feminista batzen duen Bilbo Feminista Saretzen-ek oharra atera du hirian gertaturiko azken sexu erasoen harira eta "instituzioek eta komunikabideek emandako erantzunaren aurrean".
Prebentzio neurrietan sakontzea eskatu dute feministek. Neurri hezitzaileak aldarrikatu dituzte eta arreta erasotzaileengan eta "emakumeak jabetza objektu gisa tratatzen gaituen maskulinitate eredu nagusian" jartzea. Hori egin ezean, diote, "neurri polizial eta zigortzaileek ez dute ezertarako balio". "Bortxaketaren kulturari" amaiera jarri behar zaiola aldarrikatu dute. Kultura horren adierazpenak lirateke gizonen desirak emakumeen gainetik jartzeak, emakumeen hitza zalantzan jartzea edo kaleko jazarpen matxistak.
Bitartean, erasoen biktimentzat "babes handiagoa" exijitu du Bilbo Feministak. "Emakumeentzat mehatxu" diren "bortxatzaile eta erasotzaileak libre" ikusteaz "nazkatuta" agertu dira. Baina babesa eta zigor-neurri hutsak ezberdindu dituzte aldi berean: "Ez dugu zigorrak modu neurrigabean igo daitezen bultzatu nahi, ezta errugabetasun presuntzioa urra dadin ere, gauzei bere izenez deitzea (ez da abusua, bortxaketa da) eta biktimen sinesgarritasuna auzitan ez jartzea". Erasotutako emakumeen datu pertsonalak publiko egiten dituztenen aurka "zero tolerantzia" aldarrikatu dute.
Arazoa, erasotzaileak
Ardura emakumeen portaeran, ordutegietan edo janzkeran kokatzen dutenen aurrean, erantzukizun bakarra erasotzaileena dela azpimarratu dute Saretzenetik: "Fokua gugan jartzeaz aski da. Esaiezue haiei ez diezagutela eraso egin". Zentzu horretan "morboa besterik elikatzen ez duten hainbat komunikabideren" portaerak salatu dituzte. Baita Ertzaintzak jaiei begira zabaldu dituen mezuak ere, "zama emakumeongan jarri eta gure eskubideak murrizten ditu eta". Astelehenean Gasteizko mugimendu feminista izan da Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarlanean garatu duten kanpainari amaiera jartzea exijitu duena: "Gu ez gara erasoen arduradunak eta beraz ez dugu onartuko erasoen prebentzioarako mezuak guri bideratzea. Askatasuna erasotzaileei murriztu behar zaie".
Zabaldutako zenbait informazio dela eta, azken ohartarazpen bat egin du Bilbo Feminista Saretzenek: "Mugimendu antiarrazista gara. Emakumeei eraso egin, bortxatu eta hiltzen gaituztenak gizonak dira; euren jatorria, adina, maila soziala, edo biktimarekin duten harremana edozein delarik ere, emakume izate hutsagatik".
Bilboko talde bortxaketaren auto judiziala
Bilboko talde bortxaketaren harira, guardiako epaileak sei atxilotuetarik lau behin behinean aske utzi zituen igandean eta beste bi espetxeratu. Kritikak eragin ditu erabakiak, eta polemika ez da itzali. Hilabeteko lehen astelehenetan Betaurreko Moreak talde feministak kontzentrazioa deitzne du Bilbon, eta atzokoan ehunka pertsona batu ziren. Lau ustezko erasotzaile ez espetxeratzea kritikatu zuten mobilizazioan: "Lau bortxatzaile aske daude inpunitate osoarekin, justiziaz eta gutaz barre egiten, bitartean Ertzaintzak bakarrik ez ibiltzeko eta ezkutatzeko eskatzen digu; sistema honen bermeak bortxatzaileentzat dira, baina ez biktimentzat".
Astelehenean ere auziaren auto judizialaren inguruko hainbat datu zabaldu dute komunikabide batzuek. Horren arabera, emakumeak atxilotuetariko bi identifikatu ditu, eta horiek dira epaileak espetxeratu dituenak. Beste lauek ere bortxaketan parte hartu izana ez du baztertu epaileak, baina ez du ziurtzat ematen, eta horregatik utzi ditu kargupean aske. Kritikei erantzunez, Bilboko epaile dekano Aner Uriarte epailearen erabakia defendatu du. Zalantzen aurrean justiziak "bermeak" eman behar dituela adierazi du.
Biarnoko Lestelle-Betharramgo ikastetxe katolikoan (Le Beau Rameau du izena orain) izandako indarkeria fisiko eta sexu erasoen biktimek 200 salaketa baino gehiago jarri dituzte. Kongregazio franko-italiarrak iragarri du kalte-ordaina emango diela, bere erantzukizuna onartu eta... [+]
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]