Bikotekidea abortatzera behartzea egotzita, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

  • Emakume adingabe batek Gasteizko etxebizitza batean izandako abortua ikertzen ari da Ertzaintza. Haren bikotekidea atxilotu egin dute, neska abortatzera behartzea leporatuta.

Salburua etorbidearen irudia / Will Leavitt. Wikimedia

2022ko martxoaren 7an - 11:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean atxilotu zuten gizona, Salburua auzoko etxebizitzan bertan. Emakumea, aldiz, ospitalera eraman zuten, artatua izan zedin. Iluntzeko 21:00ak inguruan Ertzaintzak abisua jaso zuen, emakume gazte batek umea galdu zuela. Poliziek eta haiekin batera bertaratu ziren sendagileek gertatutakoa berretsi zuten; neska ospitalera eraman eta bikotekidea atxilotu zuten, emakumeen kontrako erasoekin lotutako delitua egotzita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude