Asteazken eguerdian aukeztuko du erreforma Edouard Phillipe lehen ministroak. Bezperan mobilizatuko dira bigarren aldiz langile, ikasle zein langabeak. Puntu bidezko erretreta sistema gauzatuz eta kapitalizazioari bidea irekiz, orain arteko modeloaren bukaera aurreikusten dute langile sindikatu gehienek.
Asteazkenean publiko eginen du pentsio sistemaren erreforma Edouard Phillipe Frantziako lehen ministroak. “Konfrontaziorik gabe” baina “fermuki” gauzatu nahi duena. Anartean, sektore publikoan zein pribatuan, bigarren greba orokor eguna egingo dute asteartean. Frantziako presidente Emmanuel Macronek sustatutako pentsio sistemaren erreformaren kontrako protestak zabaltzen eta biderkatzen ari dira abenduaren 5az geroztik. Hain zuzen, ostegunean Baionan 10.000 lagun bildu ziren erabaki horren aurkakotasuna adierazteko. Puntu bidezko erretreta sistema gauzatuz eta kapitalizazioari bidea irekiz, orain arteko modeloaren bukaera aurreikusten dute langile sindikatu gehienek. Herritarren prekarizazioa areagotuko duela diote. Hain zuzen, bai ala bai, erreformaren ondorioz pentsio apalagoak ukanen dituzte biharko erretretadunek. Lege-proposamenaren oinarrian dagoen Delevoye txostenean irakurri daitekeenez, erretretei bideratu dirua Frantziaren BPGaren %14ra mugatuko du Gobernuak. Jakinda datorren urteetan pentsiodunen kopurua azkarki emendatuko dela, bai ala bai apalagoa izanen da bakoitzari bideraturiko pentsioa.
Ordutik, greba mugimenduak segitzen du sektore batzuetan. Demagun, SCNF tren konpainian greban segitzen dute eta tren anitz daude ezeztaturik Ipar Euskal Herri zein Franzian. Garraioen %15-20 dute bakarrik segurtatzen astelehen honetan. 500 kilometroko auto-ilarak eragin dituzte goizean Paris inguruan. Ikasleak ere protestari lotu dira eta greba egingo dute asteartean.
Jean-Paul Delevoye pentsioen goi-mandatariak landutako erreformaren berri emango du asteazkenean gobernuak. Delevoye IFPASS aseguruen formazioaz arduratzen den institutuko kidea dela jakinarazi zuen igandean Le Parisien-Aujourd'hui en France komunikabideak. Kontua da erreformak dakarzkien aldaketekin aseguru konpainiak izango liratekeela irabazle handiak. Interes aurkakotasuna dela eta, IFPASS egituran daukan postua utzi du astelehen goiz honetan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.