Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

  • Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko abuztuaren 20an - 09:52
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Igandean, deitua zuten Biarrizko hondartza handitik hurbil izan zen ekintzan parte hartzerat. Herrian Bizi plataformak bultzaturik, banderola erraldoi bat zabaldu dute Stop Aski Residences secondaires idatzirik. %41 bigarren etxebizitza diren hiria hautatu dute sinbolikoki, agorrila erditsu honetan oraino udatiar ainitz den garaian. Jadanik hainbat proposamen formulatu dituzte: herrika bigarren etxebizitzen kuotak, bigarren etxebizitzen gaineko zerga, edo hirigintzako dokumentuetan urte osorako etxebizitzak atxikitzeko eremuak sortzea.

 


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.