Bidasoaldeko Zaldunborda merkataritza zentro handia bertan behera utzi dute epaitegiek

  • EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Horren barne zegoen Zaldunborda makro outlet zentroa. Eguzki talde ekologistak eta Bidasoaldeko Lagunek poza adierazi dute, "epai horrek aukera ematen baitu Hondarribiko plangintzari berriz ekiteko, ingurumena gehiago errespetatzen duten irizpideetatik abiatuta".


2020ko ekainaren 22an - 08:31

Ekainaren 13an jakin da EAEko Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra baliogabetzea erabaki duela, Bidasoaldeko Hitzaren albiste honetan irakur daitekeenez. Plan hau 2017ko ekainean onartu zuen EAJk kudeatutako udalak eta besteak beste 1.566 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen eta eremu handi bateko dendari txikien etorkizuna kolokan jartzen zuen Zaldunborda outlet makro zentroa.

Alkain, Eroski eta Nautica Aldats enpresek helegitea aurkeztu zuten, Eskapatxulo eremurako aurreikusitako proiektuagatik eta Ana Isabel Rodrigo, Angel Ruiz y Jose Antonio Alberdi epaileek helegitea partzialki onartu ondoren, Hiri Antolamendurako plana bertan behera uztea erabaki dute. Beraz, sententzia berez Zaldunbordako proiektuaren aurkakoa ez bada ere, outlet erraldoia ahalbidetzen duen plan orokorra bere osotasunean indargabetu du.

Korridore ekologikoa berreskuratzearen alde

Eguzki talde ekologistak eta Bidasoako Lagunek oroitarazi dute Jaizkibel eta Aiako Harrien arteko korridore ekologikoari galera handia ekarriko ziola Zaldunborda proiektuak. Gaur egun Zaldunbordan zabortegia zigilatzeko lanak burutzen ari direla azaldu dute eta eskatu dute, horren ondoren korridore ekologiko gisa dituen funtzioak berreskuratzen jarri beharko liratekeela indarrak. EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiak lurralde antolaketa "beste irizpide batzuekin" lantzeko aukera ematen duelako pozik agertu dira, eta elkarlanerako prest daudela adierazi dute.

Aurkakotasun handia sortu duen mega zentro komertziala

Zaldunborda merkatal zentroa Higertoki S.L. enpresak egin nahi zuen eta 30.000 metro koadroko neurria zuen proiektuan: 100 outlet denda, 36 ostalaritza establezimendu eta 11 gasolindegi-surtidore aurreikusten zituen eta beraz, Bidasoa bailaran ez ezik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko herritarrengan eta zerbitzuen sektorean erabateko eragina izango zuen.

2019ko irailean Irungo udaleko alderdi guztiek berau ez zabaltzea eskatu zuten eta urte bereko azaroan Zaldunborda Gelditu plataforma sortu zuten herritarrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribia
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


Urteko lanaldia 108 ordukoa izatea eta soldata %20 igotzea lortu dute Hondarribiko lorezainek

Elai Serbitzuak azpikontratatutako enpresako langileek 115 eguneko greba egin dute eta behin akordioa lortuta bertan behera utzi dute. Langileen akordioa “oso positibotzat” jo du ELAk.


"Potentzia handiko" bi jaialdi, Hondarribiko Psilocybenearen 30. urteurrena ospatzeko

30. urteurrena ospatzeko bi jaialdi antolatu ditu elkarteak uztail eta abuzturako. Mundu osoko musika elektronikoa eta rocka izango dira nagusi.


Eguneraketa berriak daude