Zaldunbordako Mega Outlet proiektua geldiarazteko helburua duen plataforma eratu dute Hondarribiko merkatariek, herritarrek eta talde ekologistek. Udaletxeko arkupetan aurkeztu dute ostegun goizean.
Hainbat eragilek indarrak bildu dituzte, Jaizkibelgo magaletan Higertoki S.L. enpresak proiektatua duen 12 futbol zelaien tamainakoa (30.000 metro koadro) izango den mega-outlet village delakoak Hondarribiko bizimodua eta hiri-eredua kaltetuko dituelakoan baitaude.
Proiektuak 100 outlet denda, 36 ostalaritza establezimendu eta 11 gasolindegi-surtidore aurreikusten ditu. Eta honek Bidasoa bailaran ez ezik, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko herritarrengan eta zerbitzuen sektorean erabateko eragina izango duela salatu dute. Izan ere, proiektu komertzial honek 5 milioi bezero erakartzea aurreikusten du. Eta honek egunean, batezbeste, 11.000 desplazamendu gehigarri suposatzeaz gain, mugikortasun jasangaitzak ekarriko duen kutsadurarekin batera, Jaizkibel eta Aiako Harria natur parkearen arteko korridore berdean kokatua egongo da.
Merkatarien esanetan, bestalde, Zaldunbordako proiektua bururaino eramanez gero, tokiko komertzioen gehiengo baten azkena suposatuko du. Plataformatik jakinarazi dutenez, Txomin Sagarzazu alkatearekin bildu dira. Eta honek argi utzi die proiektuak bere bidea segituko duela. Eta udal gobernuak begirunez hartzen duela, enpleguaren ikuspuntutik 2.000 lanpostu inguru sortuko dituela aintzat hartuta.
Bien bitartean, Higertoki SL enpresak udaran zehar Zaldunborda Gaina eremuan egindako lanak "baimenik gabe" egin zituela onartu du Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazuk.
Abotsanitz herri plataformak Ertzaintzan egin zuen gertaera hauen salaketa. Eta herri plataformak berak zabaldu duenez, udal arkitektoaren txosten batek aitortzen du, enpresak zundaketa batzuk egiteko baimena gainditu egin zutela, eta 100.000 metro koadroko eremu horretan, zuhaitz eta sastraka garbiketa, lur betelanak eta erreka bazterretan ere egindako txikizioak ez zuela ingurumen txostenik.
Hau kontuan hartuta, "lan horiek klandestinoak direla ebatzi du alkateak" eta dagokion espedientea ireki du Higertokiren aurka, Lurzoru eta Hirigintza Euskal Legea hausteagatik hain zuzen ere. 500 eta 5.000 euro arteko isuna jaso dezake enpresak horregatik. Aldiz, hilabeteko epean lan horiek legeztatzeko aukera eman dio Sagarzazuk Higertokiri "zuhaitz mozketa eta lurrak betetzeko lanen inguruko baimena eska dezan". Hain justu, lanak legeztatzeko aukera eman diola alkateak enpresari ere kritikatu du Abotsanitzek.
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]