Irungo Udaleko talde guztiek Zaldunborda proiektua gelditzea eskatu dute

  • PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza, EH Bildu eta PP taldeek proiektuaren inguruko irakurketa bateratua egin dute.


2019ko irailaren 27an - 12:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irungo Udaleko talde guztiek (PSE-EE, EAJ, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza, EH Bildu eta PP) Zaldunborda proiektuaren inguruko irakurketa bateratua egin berri dute. “Zaldunborda proiektuarekin dugun desadostasuna adierazi nahi dugu”, adierazi dute bozeramaile guztiek aho batez.

“Irungo Udaletik proiektua gelditzea eskatzen dugu, badakigulako hiriko merkataritzan afekzio konponezinak eragingo dituela”. Irun merkataritza profil handia duen hiria dela nabarmendu nahi izan dute, kalitatezko eskaintza anitza duena. Zaldunbordaren irekierak “kalte konponezinak” eragingo dituela salatu dute.

Gauzak horrela, Hondarribiko Udalari bilera bat eskatu diote ordezkaritza duten talde irundar guztiek. Era berean, hiriko merkatarien iritziak eta kezkak ezagutzeko bilerak egingo dituztela jakinarazi dute. Amaitzeko, 2017ko maiatzean proiektuaren aurkako mozio bat aurkeztu zutela gogoratu dute (ahoz batez ere).

 

Irakurri gehiago: Ekonomia Ingurumena
Ekonomia kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Teknologia
Diruaren azpiegitura

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.