Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

  • Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak babestu egin zituen.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 13an - 07:47
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Auzipetuta daude bi lizarratar, Vox alderdiko faxisten aurka protesta egiteagatik. Duela bi urte, 2022ko martxoan, Lizarran (Nafarroa) propaganda-postu bat jartzen saiatu zen Vox. Hainbat bizilagunek, ordea, aurre egin zieten, eta gertakari horiek zirela-eta, faxistek salaketa bat jarri zieten bi pertsonari. Atzo, irailaren 11n, epaitu egin zituzten Lizarrako epaitegian.

Gorroto-delitu bat egotzi nahi zien Voxek. Atzoko epaiketan, baina, derrigortze-delitu arin bat, lesio-delitu arin bat eta kalte-delitu arin bat leporatzeko eskaerak egin zituen, larrigarri ideologikoarekin.

Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratze batera deitu zuen, epaitegi aurrean. Ehun bat lagun bildu ziren bi auzipetuei babesa emateko. Salatu dutenez, Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin bertaratu ziren, Guardia Zibilak babesturik.

Epaitegian izan zen "presentzia polizial itogarria" salatu zuen Kontseilu Sozialistak, bai eta bertan pankarta bat jartzeagatik Poliziak egindako identifikazioak ere.


Eskuin muturra kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...