Betiko borroka tresna, berrikusirik: irudimentsu dira Macronen pentsio erreformaren kontrakoak

  • Greba eta manifestazio eguna dute berriz ere Ipar Euskal Herrian, Frantziako Gobernuaren erretreta erreformaren kontra. Lege-proposamena Frantziako Legebiltzarrean eztabaidagai dute otsailaren 3az geroztik. Oraingoz, erreforma oztopatzea ez dute lortu abenduaren 5az geroztik mobilizaturik diren sindikatu eta eragile ezberdinek. Jendetsua, determinatua eta irudimentsua izaten ari da. Irudimen horren erakusle, jarraian, ezker-eskuin buruturiko ekintzen hautaketa bat.

     


2020ko otsailaren 05ean - 18:04

Frantziako Gobernuak xede duen erretreta sistemaren erreformaren kontrako mugimenduak luze irauten du. Abenduaren 5ean egin zuten lehen greba eta mobilizazioa eguna, orotara 1,5 milioi lagun batuz. Orduz geroztik dabiltza mobilizaturik. Intersindikalak deiturik, bederatzigarren greba eguna dute gaurkoa eta sektore batzuetakoak greba mugagabean dabiltza edo izan dira (trengidariak, erizainak, abokatuak, zabor biltzaileak, petrolio iraztegietakoak, ...).

Macronen gobernuak denboraren parioa egin du: amore ez ematea eta denborarekin mugimendua ahulduz joango dela aurreikusiz. Alta, mugimendu sozialak irauten du, sekulan baino irudimentsuago, gainera. Adibidez, argazkian ikusi daitekeenez, maratoia antolatu zuten Hendaiatik Baionara, urtarrilaren 29an. Greba mugimenduari kolore pixka bat ematen diete usaiaz kanpoko ekintza horiek:

Macron, sekulan baino hurbilago

Behin gertatu da eta seguruenik ez da bi aldiz gertatuko. Jomugaz sekulan baino hurbilago egon ziren erreformaren aurkakoak urtarrilaren 17ko gauean.

Urtarrilaren 17an, diskrezio handiz, antzerki ikusgarri bat lasaiki gozatzeko asmoa zuen Macronek, baina beste norabide bat hartu zuen gaualdiak laster. Bouffes du Nord antzokian zegoen ikusle batek presidentearen presentziaren berri eman zuen sare sozialen bitartez. Laster bildu ziren hamarnaka lagun antzoki aitzinean, erreformaren kontrako mezuak eta "Macron, demisioa" oihuak oihukatuz. Antzerkiaren bukaera aitzin, bertatik atera behar izan zuen Macronek, poliziaz inguraturik.

 

 

Gauetan mobilizaturik

Tortxekilako erretreta-ren ekimenak, hots, gauetako manifestazioak biderkatzen dabiltza azken asteetan. Tortxak eskuan, gauez ateratzen dira karrikara. Greba egiteko ahalik ez dutenentzako mobilizatzeko aukera da lan orduetarik kanpo egiten den hitzordu hau.

Baionan ere egin zuten urtarrilaren 23an:

 

 

Korronte mozketa hautatuak

Erreformari desadostasuna adierazteko asmoz, korronte mozketak ere egiten dituzte, toki eta une zehatz batzuez. Parisko Orly aireportuan, erreformaren aldeko hitzaldietan zein zentro komertzialetan, hamaika motakoak dira hautaturiko une eta guneak. Energia arloko CGT sindikatua dabil batez ere hauek bere gain hartzen. Argi utzia du sindikatuak: “Ekonomia eta eraikuntza publikoak ditugu jomugan, pertsona pribatuak ez”. Adibidez, Frantziako Auzapezen Elkarteko presidenteak urte hastapenean egindako agiantzetan:

 

 

Ekintza horiei dagokionez, ondokoa adierazi zuen Edouard Philippe lehen ministroak parlamentarien aurrean: “Korronte mozketa salbai horiek demokraziaren errespetu-eza eta legearen ezezagutza dira, zigortu beharrekoak dira".

Sinboloak, botaz

Sinbolikoki, sinboloak botatzen dabiltza langileak. Hain zuzen, lanerako ezinbesteko duten tresna botatzen dabiltza hainbat sektoretako langile, irudi ikusgarriak utziz hor ere. Erizainek mantala xuria, abokatuek mantala beltza, finantza publikoetako langileek Zergen Kodigoa edota irakasleek liburuak... ekintza hau errepikatzen dabiltza lanbide ezberdinetan.

Ekintza ikusgarria burutu zuten Caeneko abokatuek urtarrilaren 8an. Hain zuzen, haien mantalak bota zituzten bisita egitera etorritako Nicole Belloubet justizia ministroaren aitzinean. “Keinu azkar eta sinbolikoa da, pentsioen erreformak abokatuak hilko dituela adierazteko moldea da”. Baionako abokatuek ere egin izan dute ekintza hau:

 

 

 

 
Irakurketa feminista eta koreografia

Pentsioen erreformak emakumeei ekarriko dizkien kalteak azaltzeko kantua eta dantza ere ikusgai da hainbat elkarretaratzeetan. Attac elkarteak bultzaturik, feministak batzuk sortu dute A cause de Macron izeneko koregrafia, A cause des garçons kantuaren tonua berriz hartuz.

https://twitter.com/attac_fr/status/1220641504059953153?sp/twitter.com/attac_fr/status/1220

Kantua eta dantza, mezua pasarazteko

Mezu politikoa kantuaren eta dantzaren bidez ere plazaratzen dabiltza beste hainbat sektoretan ere. Besteak beste, irakasleak, abokatuak zein erizainak, asko dabiltza erreformaren kontrako mezu politikoa doinu ala koregrafia ezagun bati gehitzen:

 

Opera barnetik kanpora

Greba mugimendua azkarki sendi da operaren munduan. Otsailaren 1ean eman diote bukaera grebari, baina ordura arte azkarki mobilizatu dira. Kantua zein dantza, artea opera barnetik kanpora atera izan dute behin baino gehiagotan grebalariek. Irudi eta momentu arraro bezain ederrak utzi dituzte grebalariek:

 

 

 

 

Ekintzak kalean eramaten diren momentuan, pentsio sistemaren erreforma Legebiltzarrean dute. Otsailaren 3an hasi eta luze iraunen du eztabaidak, orotara 22.000 legegai zuzenketa dituztelako aurkezturik, –Macron presidentearen kargualdian izandako legegai zuzenketa kopuru handiena–. Gutxiago ala gehiago, karrikan sentiarazten dabiltzan desadostasunaren bozeramaile izanen dira Alderdi Sozialista, Alderdi Komunista eta LFI Frantzia Intsumitua.

Zundaketei segi, Frantziako Estatuko biztanleriaren %55 da erreformaren kontra. Erreforma Frantziako Legebiltzarrean izan arren, borrokan segitu nahi dute aurkakoek. CFDT, CFTC eta Unsa sindikatuek haatik atea irekirik atxikiz segitzen dute. Hain zuzen, erretreta sistema erreformatzeko beharra ikusten dute eta erreforma ez badute osoki onartzen ere, lege-proposamena hobetzeko esperantza dute. Frantziako Gobernuarekin adostasun batera heldu nahian, 2027rako erretreta kutxen oreka finantzarioa lortzeko aterabideak proposatzeko konpromisoa hartu dute, gobernuak hori eskaturik. Apirila bukaera arte daukate proposamenen egiteko.

Haatik, erreforma kenaraztea dute helburu beste langile sindikatuek. Belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituriko sistemaren bukaera eta kapitalizazio bidezko sistemaren garapena dakar erreformak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
Pentsiodunen mugimenduaren lege-proposamenak ia 140.000 sinadura lortu ditu

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Pentsiodunek haien gutxieneko diru sarrerak SMIaren parekoak izatea eskatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-11-12 | Jon Torner Zabala
Pentsioak %0,9 igoko dira Ipar Euskal Herrian urte berriarekin bat

Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.


Erretiro adina atzeratzeak ez du konpentsatzen: lehenago hilko gara eta estatuak dirua galduko du gainera

Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]


2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


2023-06-28 | ARGIA
Mauletar batek auzitegian deklaratu beharko du erretreten erreformaren kontrako protesten harira

Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.


Erretreten erreforma pasa arren, jendetza batu da berriz ere Baionan

Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.


Erretiro adina atzeratu eta lanaldia luzatzean

Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa egingo ditu 1.080 euroko pentsioa eskatzeko

Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.


Eguneraketa berriak daude