Beste sexu eraso bat salatu dute Iruñean

  • Emakume batek salatu du larunbat gauean erasotu zutela Mendilorri auzoan. Asteartean elkarretaratzea deitu du Mugimendu Feministak, eta erasoa gaitzetsi dute. Tolosan beste emakume batek salatu du asteburuan sexu erasoa egin ziotela.


2022ko uztailaren 11n - 14:59
Argazkia: Eitb.

Uztailaren 9ko gauean sexu eraso bat egin ziotela salatu du emakume batek. Iruñeko Mendilorri auzoan izan zen erasoa, eta hala baieztatu du Enrique Maia alkateak; Foruzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa. Iruñerriko Mugimendu Feministak dei egin du asteartean mobilizatzera, 17:30ean, Gazteluko plazan. “Herri txistualdia” egingo dute bertan. Iruñeko Udalak ere erasoa gaitzesteko adierazpena kaleratu du, udaleko talde politiko guztien babesarekin.

Iruñekoaz gain, Tolosan ere beste emakume batek sexu eraso bat salatu du asteburuan, eta Ertzaintza ikertzen ari da. Tolosako Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du astelehen arratsalderako, 19:00etan Plaza Zaharrean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude