Beste arrantzontzi bat etorkinez beteta iritsi da Italiako kostaldera, eta protesta xenofoboak piztu ditu

  • Ehunka migratzaile zeramatzan itsasontzia igande goizaldean erreskatatu zuten. Haize bortitzaren eraginez hondoratzeko arriskuan zegoen. Italiako Lampedusa uhartera eraman zuten. 450 pertsona inguru zihoazen bertan, lehen kalkuluen arabera.


2020ko abuztuaren 31n - 11:20
Migratzaileak Lampedusan. Argazkia: Wikimedia Commons

Migratzaileak zeramatzan arrantzontzia Lampedusa uhartetik lau milia ingurura zegoen, baina ekaitzen ondorioz iraultzeko arrisku larrian zegoenez, kostazainek esku hartu eta porturaino eraman zuten.

Naizek jakinarazi duenez, 450 migratzaileen etorrerak bat egin du azken 24 orduetan uhartera 30 ontzi txikitan iritsitako 500 migratzaileekin. Horrek larrialdi egoera eragin du Lampedusan, izan ere, 200 pertsona ingururentzako prestatuta dagoen harrera-zentroan orain mila lagun inguru daude pilatuta.

Lehorreratze berriak talde ultraeskuindar baten erreakzioa eragin zuen, Angela Maraventano Ligako senatari ohia buru zuena. Manifestari xenofoboak larrialdietako ibilgailuak kaira pasatzea galarazten saiatu ziren.

Totó Martello Lampedusako alkateak Kasis Saied Tunisiako presidenteari gutun bat bidali zion, egoeraren berri emateko. Itsasontzia Tunisiara bidean jarriko zuela mehatxu egin zion, alegia, migratzaileak ibilbidea alderantzizko norabidean egiten jarriko zituela . "Belauniko gaude harrera zentroan heldu berri hauekin. Egoera jasanezina da, edo gobernuak berehalako erabakiak hartzen ditu edo honek uharte osoa kolpatuko du. Administrazioak zuzenean deklaratuko du greba, eta dena itxiko du. Ezin da Gobernuaren jarrera jasaten jarraitu ", adierazi du alkateak.

Bien bitartean, Sea Watch 4 laguntza-itsasontziak, izen bereko GKEaren eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen laguntzarekin Loise Michel ontziak erreskatatutako 150 migratzaile hartu zituen bere gain, eta orain 350 pertsona baino gehiago hartuko dituen portu baten zain dago. "Bizirik atera diren 350 pertsona baino gehiago, haurdun daudenak eta haurrak barne, Sea Watch 4 ontzian daude zain. Mediku azterketak egiten ari zaizkie ontziratu berriei. Klinika beteta dago. Mugarik Gabeko Medikuak migratzaileak artatzen ari dira gasolina erredurengatik, deshidratazioagatik, hipotermiagatik eta traumengatik ", azaldu du tripulazioak Twitterren.

Ostiral honetara arte, 17.985 dira Italian lehorreratu diren migratzaileak, 7.067 uztailean eta 3.968 hilabete honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Eguneraketa berriak daude