Besarkadak jasotzeko gelak Italiako zahar etxeetan

  • Plastikoa tarteko, senide eta lagunen musu eta besarkadak jasotzeko guneak atondu dituzte Italiako zahar etxe batzuetan, pandemia garaiotan adineko askok bizi duten isolamenduari eta horrek bai emozionalki bai osasunean uzten dituen ondorioei aurre egiteko asmoz.


2021eko otsailaren 02an - 17:17

Duela pare bat hilabete jaio zen “besarkaden gela” deiturikoa, ikusita batetik senide eta lagunekin elkartzea beharrezkoa zutela zahar etxeko adinekoek, baina baita ezinbestean euren osasunari eta bizipozari eragiten ziola egoerak: batzuek ez zuten inor besarkatu iazko martxotik. Besarkadak eman eta hartzeko gune hauek Italiako zahar etxe gehiagotara zabaldu dira bi hilabeteotan.

Plastikozko gortina, musukoa, arropa bereziak… bereizten dituzte bisitaria eta bisitatua –zentroaren arabera era batera edo bestera antolatu dute–, baina gutxienez distantziari eta isolamenduari une batez frenoa jartzeko modua aurkitu dute. Ez alferrik, funtsezkoa dirudi neurriak hartzea ez bakarrik COVID19az kutsatzeko arriskua txikitzeko, baita pandemia uzten ari den arrasto psikologiko eta animikoari aurre egiteko ere.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude