Bertso Eguna, generoaren gaia “azaleratzeko”

  • Generoa izango da aurtengo Bertso Egunaren gai nagusia. “Azalera” izenpean bultzatutako ekimenean “erantzunak baino galderak” planteatuko dituzte. Hilaren 25ean, larunbatean, izango da Donostiako Kursaalean.


2014ko urtarrilaren 23an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Umoretik eta positibotik”. Hala hartu nahi du Bertsozale Elkarteak generoaren lanketa; alegia, ez “lezioak ematen”, era eraikitzailean baizik.

“Azalera” hitzaren hiru adierekin jolastu nahi izan dute. Batetik, generoaren gaia “azaleratu” nahi dute, argitara eman; bestetik, “azalera” ekarri nahi dute, sentimenduetara, hain zuzen; eta hirugarrenik, “azalera” espazioari egiten diote erreferentzia, presentzia aldarrikatzeko.

Egitaraua eta bertsolariak

Goizean goiz emango diote hasiera, 12:00etan, Donostiako Alde Zaharreko tabernetan bertso poteoa antolatu baitute. Honako hauek izango dira kantuan: Iratxe Ibarra, Amaia Agirre, Erika Lagoma, Miren Artetxe, Ane Labaka, Amaia Iturriotz, Maddi Sarasua, Ane Zuazubiskar, Izar Mendiguren eta Itxaso Paia.

Arratsaldean Kursaaleko ekitaldi nagusian bertsoak beste diziplinetako arte adierazpenekin elkartuko dituzte. Hamabi bertsolari igoko dira oholtzara:  Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena, Beñat Gaztelumendi, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa Alkaiza eta Iñaki Gurrutxaga

Afalosteko emanaldian ere makina bat sortzaile arituko dira: Miren Artetxe, Estitxu Eizagirre, Idoia Etxeberria, Onintza Garcia, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal, Hodei Unzueta, Aitor Bizkarra, Joritz Bastarrika, Oihana Makazaga, Uxue Larrukert, Aitor Servier, Asier Galarza, Maialen Akizu, Eli Pagola, Kattalin Barcena, Paule Loizaga eta Lorratzak taldea.

Sarrerak oraindik salgai

Gutxi geratzen diren arren, oraindik bada Kursaalerako saiorako eta afarirako sarrerak eskuratzeko beta Bertsozale Elkartearen sarreren gunean.

Bidea urratu duten bertsoak, ARGIAren eskutik

Emakumeek bertso munduan egindakoa zenbait alerekin bertso bilduma osatu du ARGIAk, Bidea urratu duten bertsoak izenburupean. Otsailearen 9ko alearekin batera banatuko dugu, eta interneten ere egongo da eskuragai, PDF bertsioan.


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 9
Arabako Bertsolari Txapelketa 2026
Aroa Arrizubietak irabazi du Oiongo lehen saioa

2025eko abenduaren 29
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da
Agur ahots sakoneko plazagizonari

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.