“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

  • Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela webgunean: "Edozein alorretan nahi badugu hazi, horixe da erronka: bitatik ikasi", horra buruz-buruko finalaurrekoa prestatzen ari den pilotariaren azken errematea.


2025eko maiatzaren 14an - 11:12
Azken eguneraketa: 2025-05-15 14:39
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertsoa landu nahi duenak bilatuko du materialik Bertso Ikasgela webgunean. Bertan dago ikusentzungai Iñaki Artolak jarri duen bertso sorta, Iñaki Artolak berak, Eñaut Agirrek eta Ainhoa Sarasuak ederki abestuta eta Ainhoa Elizondok (eskusoinua), Ainhoa Sarasuak (gitarra) eta Manex Pagolak (biolina) musikatuta.

Bertso sorta horretatik abiatuta, bertso eskoletan lehiaz gogoeta egiteko hainbat galdera planteatzen dira.

Alegiko bertso eskolako ikasleentzat jarritako sorta, denon eskura

Bertso Ikasgelak jaso duenez, Iñaki Artolak Alegiko bertso eskolako ikasleekin abesteko jarri zuen sorta hau. Eta bertso sorta eragin ziona Jokin Altunarekin galtzeaz eta irabazteaz izandako elkarrizketa izan zen, ARGIAk Larrun hilabetekarian argitaratu zuena, hain zuzen.

Finalaurrekoetan den buruz buruko txapelketan, lau aukeretako bat da Altunak eta Artolak finala jokatzea. Izango lukete orduan elkarri bertsoak kantatzeko gairik.

Poto egitea irakaspenaren parte bihurtuta

Bertso sortak barruan potoa duela aitortzen du Bertso Ikasgelak, eta Artolak horrelaxe uztea erabaki duela: "Akatsak ere bidearen parte direnez eta ikasteko balio dutenez". Potoa antzeman al duten, entzuleen teilatuan jarri dute pilota, hori ere jolas bihurtuta.


Bertsoak kanalean gehiago
2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...