Gose eta egarri greba bertan behera utzi du Ibai Aginaga presoak, isolamendutik aterata

  • Hilaren 10ean Berangoko Ibai Aginaga preso politikoak Basauriko espetxean abiatutako gose eta egarri greba bertan behera utzi du ostegunean , errepresioaren aurkako eta aministiaren aldeko Tinko taldeak jakinarazi duenez.


2021eko urriaren 15an - 12:48
Azken eguneraketa: 14:59
Basauriko kartzela. Argazkia: Irekia

Aginagak protesta abiatu zuen aurrez aurreko bisita baten ostean hilaren 10ean konfinatu zutelako eta protestaren bitartez konfinamenduaren baldintza gogorrak salatu nahi izan ditu.

Espetxe zuzendaritzak presoa konfinamendutik ateratzea erabaki du, PCR bat egin eta negatiboa eman ostean. Hori dela eta, protesta bertan behera uztea erabaki du. Tinkok gaineratu duenez, berarekin batera konfinatutako beste bi presok konfinamenduan jarraitzen dute. Kartzelako Zerbitzu Buruak Aginagari adierazi dio lasai egoteko, “gauzak hoberantz aldatzen ari direla”.

Preso politikoak eskerrak adierazi nahi die egunotan haren protestaren berri ematen aritu diren herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude