Jaurlaritzaren berriztagarrien planak espezie mehatxatuak kaltetu ditzakela dio Gipuzkoako Foru Aldundiak

  • Hainbat gizarte eragile eta udalek ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du begi onez ikusi EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde plana. Haren esanetan, mehatxatutako espezieek eolikoak jarri nahi dituzten tokiak aldian-aldian erabiltzen dituzte.


2023ko uztailaren 21ean - 08:25
Azken eguneraketa: 11:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere ez du begi onez ikusi EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde plana, espezie mehatxatuak kaltetu ditzakeela azpimarratuta; Sai zuria, Sai arrea eta Miru gorria besteen artean. “Emandako informazioaren arabera, espezie horiek aldian-aldian erabiltzen dituzte proiektu eolikoetarako planteatzen diren eremuak, eta, horrenbestez arriskuan dauden espezieek habitaten kalitatea galtzeko arriskua izango dute”, azaldu du Foru Aldundiaren Basafaunaren eta Basafloraren Zerbitzuak egin berri duen ikerketan.

Gizarte eragile hainbatek planari ezezkoa eman diote, eta hainbat ekimen jarri dituzte martxan; esaterako, guztira 4.000 alegazio aurkeztu dituzte eta elkarretaratzea egin dute ostegunean Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzaren aurrean. Euskal Herria Bizirik da horietako bat, eta ohartarazi du bioaniztasunean kalteak eragingo dituela. Gainera, LPSa Gipuzkoako 2050erako Energia Iraunkortasunerako planaren “aurkakoa” dela azpimarratu du. Finean, Espainian ezarritako eredu berria jarraitzen duela azaldu du, ekoizpen industrialeko makro-proiektuak edo eskala handiko eraikuntzak lehenesten dituelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude