Martxoaren 9an eztabaidatuko da Madrilgo Kongresuan berezko hizkuntza gutxituen inguruko Legez Besteko Proposamena. Hamar alderdik elkarrekin aurkeztu zuten proposamena abenduan: BNG, Compromis, CUP, EAJ, EH Bildu, ERC, JxCat, Más Madrid, PDCAT eta Unidas-Podemosek. Gaur, EH Bilduren ekimenez iritsiko da Kongresura, arratsaldeko bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko.
Horren atariko, agerraldia egin dute Madrilgo Kongresuan euskararen, aragoieraren, asturieraren, galizieraren eta katalanaren aldeko honako eragileek: Nogara, Iniciativa Pol Asturianu, A Mesa Pola Normalización Lingüística, Acció Cultural del País Valencià, Ciemen, Escola Valenciana, Obra Cultural Balear, Omnium, Plataforma per la Llengua eta Euskalgintzaren Kontseilua. Madrilgo Kongresuaren atarian elkartu dira. Izan ere, 2020ko otsailean alderdiekin elkartu ziren bertan, eta hizkuntzen berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko konpromisoa eskatu zitzaien. Horren emaitza da gaur diputatuen hemiziklora iritsiko den Legez Besteko proposamena.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkariak azpimarratu du demokraziaren alde egiteko aukera aparta izango dutela alderdiek: "Diputatuen Kongresuak aukera izango du demokraziaren alde urrats berri bat egiteko. Gaurko eztabaidaren muina hor kokatzen baita: gizarte demokratikoagoa, berdinzaleagoa eta justuago bat eraikitzearen alde egitean".
Otsaileko bilkuran, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa egokia eta justua bermatzeko neurriak eta urratsak eskatu zizkieten eragileek alderdiei, herritar guztien hizkuntza-eskubideen bermatu zitezen. Horretarako, Hizkuntza-aniztasuna: Askatasuna, berdintasuna eta demokrazia dokumentua aurkeztu zitzaien, gaur eztabaidatuko den Legez Besteko Proposamenaren oinarria izan dena.
Bilbaok gogoratu du inoiz baino beharrezkoagoa dela Legez Besteko Proposamenaren onarpena. Izan ere, Espainiako Gobernuak bizkar eman die ostera ere Europako Kontseiluaren gomendioei, Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsita izan arren. "Horrek argi erakutsi du beharrezkoa dela egiturazko aldaketa, baldin eta estatuak berak berretsitako ituna beteko badu".
Horregatik, "gaur demokrazia, berdintasuna eta justizia jokoan gaudela esan behar dugu, eta parametro horiek bere egiten dituzten alderdiek ezin dute hutsik egin", ziurtatu du Bilbaok. "Ez dugu bigarren mailako herritarrak izan nahi".
Arratsaldeko eztabaida jarraituko dute eragileek elkarrekin Kongresutik.
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.
Okzitanian, joan den... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]