Beheranzko joerari eusten dio Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen kopuruak

  • 2015ean jo zuen goia EAEn Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen kopuruak (66.373 lagunek behar zuten orduan). Ordutik, beherantz egin du kopuru horrek eta uztailean ere hala izan da: 57.377 izan dira DSBE jaso duten pertsonak, 2012 urteko kopurua berdinduz.


2018ko abuztuaren 29an - 15:42
Arg: barakaldodigital

Epe laburrean, prestazio sozial hau eztabaidatzea mahai gainean du Eusko Legebiltzarrak. Gogoan izan behar dugu hainbat aldaketa jasan dituela urteotan, besteak beste prestazioaren beharra dutenek diru gutxiago jasotzen dute 2011tik, eta berau jasotzeko baldintzak gogortu dituzte: erkidegoan gutxienez hiru urtez erroldatuta egon behar du eskatzaileak.

Profila ez da aldatu

Diru honen premia dutenen profila ez da aldatu. Gehienak langile pobreak dira; alegia, lan egiten dute, baina hain gutxi irabazten dute, prestazioa behar dutela diru-sarrera duin bat osatzeko. Gehienek oinarrizko ikasketak dituzte, Espainiako Estatuan jaioak dira, 35-54 urte artean dituzte eta emakumeak dira (emakumeen artean, azpimarratzekoa da asko direla diru gutxi jasotzen dutelako prestazio honen beharra duten alargunak).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: DSBE
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak "isilpean" murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Ertzaintza egunero miaketak egiten ari da prestazio ekonomikoak eskatu dituen jendearen etxeetan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]


Eguneraketa berriak daude