Beharrezkoak ez diren jarduera guztiak ixteko eskatu dute Osakidetzako zenbait langilek

  • Mila osasun-langile inguruk sinatu dute “konfinamendu osoa” eskatzen duen agiria. Neurria “berandu baino lehen” hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari, pertsonen bizitzak ekonomia baino garrantzitsuagoak direla adieraziz.


2020ko martxoaren 26an - 10:04
Gurutzetako ospitalea.

Osakidetzatik bertatik heldu da guztia ixteko deia, birusaren hedapena geldiarazteko neurri zorrotzagoak ezarri behar direla argudiatuz. Osasun langileek jakin badakite garai zailak direla erabakiak hartzeko, eta konfinamendu osoak eragin negatiboak izan ditzakela ekonomiarengan, baina pertsonak eta beren bizitzak lehenesteko eskatu dio Jaurlaritzari.

Geroz eta gehiago dira beharrezkoak ez diren jardun guztiak etetea eskatzen duten ahotsak. Atzo, martxoaren 25ean EH Bildu abstenitu egin zen Espainiako Kongresuan alarma egoera luzatzeko egindako bozkaketan. Alderdi subiranistak, aurretik azaldu bezala, konfinamendu osoa exijitu zion Espainiako Gobernuari, eta hori bete ezean kongresuan abstenitu egingo zela adierazi zuen. Esan eta egin.

Kataluniako ERC eta JxCat izan ziren EH Bilduko abstentzioari batu zitzaizkion alderdi bakarrak, gainontzeko guztiek baiezko botoa eman zuten. Ezezko botorik gabe onartu zuten alarma egoera luzatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude